Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Irailaren 26a
Hazkurri bankua boluntario xerka - "Sardetik sardexkara"
Hazkurri bankua boluntario xerka
Ipar Euskal Herriko hazkurri bankua boluntarioak xerkatzen ditu azaroko bilketarako. Bilketa nazionala azaro bukaeran egiten da, 3 egunez supermerkatuetan. Azaroaren 22, 23 eta 24an iraganen da. Laguntzaile taldeari juntatzeko: 05-59-55-28-11 edo bab641@banquealimentaire.org.
“Sardetik sardexkara”
Bizi elkarteak ematen duen formakuntza hunen helburua Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeei elikadura politika subiranoa, solidarioa eta jasangarria garatzeko ekintzan laguntzea da. Mathieu Elgoyhen, hezkuntza axuanta, Françoise Larrieu, hezkuntza komisioko hautetsia eta Audrey Siméon-Castanier, zerbitzuen axuant zuzendaria, irailaren 6an izan ziren formakuntza horretan. Hiriburuko eskola taldeetan janari osasuntsuak eta bidezkoak banatzeko aukeraren parte da.