Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Abenduaren 05a

"Xoko" lehiaketa - Eguberriko merkatua

Goitik behera, 1. mailatik 3. mailara
Goitik%20behera_%201.%20mailatik%203.%20mailara

"Xoko" lehiaketa

Azken partidakjoan den larunbatean jokatu ziren Harpealde trinketean.

Huna ondorioak: 3. mailan Johane Oyhenart Etchart 22 À¢'€'" Jon Oyhenart 10, herritarren artekoa semeak aitari irabazi duen partida. 2. mailan Beñat Durruty 22- Joel Fabas hazpandarrak 21,guduka gogorra aihertarrak ereman duena. 1. mailan xapeldun Errecart Xavier Lekorneko esku-huskari ezaguna 22-10 Iztebe Oyhenart Etchart pilotari gazteari hein bat aise nagusiturik, partida bizia izan zen halere kintze pollitekin, pilotari esperientziaduna ikasten ari denaren aurka.

Pilotariak so egile multxo ederraren aitzinean arizan ziren giro beroan.

Aurtengo xoko zoingehiagoka ere alegeraki bururatuzen Artetxean.

Eguberriko merkatua

Arberoa ikastolak antolatua abenduaren 1ean herriko gelan iragan zen. Usaian bezala bazen nun zer ikus eta zer eros, janari eta edariak ere bai hor berean eta jendea polliki ibili da.

Berriki gertatu sutearengatik zailtasunekin den Arberoako ikastolari sustengua ekarri dion eguna izan da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/12/05

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016