Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Irailaren 26a

Lokal berritua Urkoin - Izpindar, muntadura fotovoltaikoen batasuna - Aste Urdina - Egurra - Ikusgarriak prezio ezin hobean - Gure eskualdearen geroa, gu guzien egitekoa da! - Bertso eskola

Lokal%20berritua%20Urkoin%20-%20Izpindar_%20muntadura%20fotovoltaikoen%20batasuna%20-%20Aste%20Urdina%20-%20Egurra%20-%20Ikusgarriak%20prezio%20ezin%20hobean%20-%20Gure%20eskualdearen%20geroa_%20gu%20guzien%20egitekoa%20da!%20-%20Bertso%20eskola

Lokal berritua Urkoin

Iragan ostiral astirian, Urkoiko pesta komitearen lokal berritua estreinatua izan da ofizialki. Gela hori tokiko jendeak arraberritu du Herriko Etxeak fornitu materialarekin. Bakotxaren ahalak uztartuz ondorio ederra atera da.

Izpindar, muntadura fotovoltaikoen batasuna

Bakotxaren kontsumoa kudeatzea eta merkatzea helburu duen batasunak berri emaite bilkura proposatzen du Hazparnen irailaren 26an ostegunarekin (19:00) Elgar zentroan.

Zertako parte hartu holako batasun batean: gisa hortako muntadura lasai egiteko, orotaz jakinean izanki hautuak egiteko, talde batean izanki prezio onak ukaiteko eta ofiziale hautatu batzuekin lan egiteko.

Bilkura orori idekia da.

Aste Urdina

Frantzia mailan egiten den Aste Urdina kari, sozial zentroak adinekoen eta haurren elgarretaratzea antolatzen du urriaren 2an asteazken goizez, Jean Verdun eskolan. Alabainan haurren aisialdi zentroa han egiten da. Egun hortan bederatziak eterdietarik goiti jokoak egiten ahalko dira denen artean eta ondotik elgarrekin jateko parada izanen da. Gertakari hori aisialdi zentroa, Bethi Gazte batasuna eta Larrazkena zahar etxearen artean antolatua da. Hortan parte hartzeko izena eman behar da irailaren 27a aitzin 05-59-70-29-07 zenbakira deituz.

Egurra

Berotzeko egurra nahi duenarentzat huna herriak emaiten duen parada: herriko lurretan hain batean mozturik, bide bazterrerat ekarria errexki eramaiteko gisan, neguko suko egurra ukaiten ahal da. Nahi duenak herriko Internet gunean aurkitzen den papera betetzea aski du eta galdegin tokira igortzea.

Ikusgarriak prezio ezin hobean

Urte guziz herriko sozial zentroak, Baionako Scène Nationale-rekin proposamen hau egiten die herriko adinetakoei: urtean hiru ikusgarri ikustea, prezio berezian eta garraioa kitorik. Horren aurkezteko bilkura izanen da urriaren 15ean (14:30) Elgar zentroan. Bilkuran parte hartzeko izena eman behar da urriaren 11ko: 05-59-70-29-07.

Gure eskualdearen geroa, gu guzien egitekoa da!

Hauxe da Euskal Herriko SCOT sindikataren leloa. Joan den maiatz eta ekainean bilkurak egin ziren jadanik herritarrekin solastatzeko. Eskualdeko koherentzia eskema zen gaia. Gai zabala... Berrehun bat jende bildu zen bilkuretan.

Urte hondarreko, sindikatak proiektua burutuko du. Ondorioz hautetsi batzuek herritarrak mintzarazi nahi dituzte proiektuaren helburuak aurkezteko eta jendeen ihardokitzeak biltzeko. Hazparnen urriaren lehenean eginen da bilkura, 54 Francis James karrikan (18:30-20:30).

Bertso eskola

Bertso eskola eskainia da Hazparnen bi mailetan: lehena Hazparne eta inguruko herrietako 3, 4 eta 5. urteko haurrentzat: asteazkenetan (11:00-12:15), bigarrena ikastoletako 5. urtekoentzat eta kolegioko ikasleentzat asteazkenetan (13:30-14:45). Kurtsoak Eihartzean iraganen dira Ainhoa irakaslearekin. Izen emaitea Internetez egiten da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016