Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 05a

Turbolab: etorkizuneko hegazkinentzat plataforma teknologikoa

Turbolab plataformaren inaugurazioa
Turbolab%20plataformaren%20inaugurazioa

Urri bukaeran, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, André Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako eta ESTIAko presidenteak, Sylvain Loumé Akirako zuzendariak, Sandrine Derville Eskualdeko Kontseiluko lehendakariordeak, Joëlle Gras Departamenduko suprefetak eta Jean-Jacques Lasserre Departamendu Kontseiluko presidenteak, Turbolab propultsio aeronautiko berritzailerako plataforma teknologikoa inauguratu dute.

Aeronautika sektoreko karbono inpaktuari erantzuna

Turbolab, "Euskal Herriko Industria Lurraldea" programaren baitan abiaturik, aeronautika sektorearen karbono inpaktuari erantzuteko proiektu eta enpresei laguntzeko pentsatua izan da. Jean-René Etchegarayk azpimarratu zuen bezala: "proiektu hau bihar ekintza publikoari eta eragile ekonomikoei babesa ematean irudikatu behar dugunaren adibide ezin hobea da: gure lurraldeko enpresa nagusi batekin partaidetza, Akira teknologia, ESTIA ingeniaritza eskola eta Euskal Elkargoarekin".

Turbolab teknologiaren lekualdaketarako tresna berria da, propultsio berritzaileen inguruan ekosistema baten sortzeko aukera ematen duena.

Partaidetza estrukturatua

Turbolab proiektuko partaide bakoitzak funtsezko osagai bat ematen du: Akirak proba eta neurketa ekipamenduak eskuragarri ematen ditu, baita bere "entsegu ibilgailuak" ere. ESTIAren "Compositadour" plataforma teknologikoak aeronautika sektoreko industria zerbitzuko laborategi eskaintza estrukturatzen du, aire-propultsioko sistema osoa entseatzeko eta karakterizatzeko. ESTIAk formakuntza moduluak garatzen ditu eta Euskal Elkargoak Baionako Technocité gunean aktibitate desberdin horiek errezibitzeko eraikin bat eraiki du. Turbolab aterpetzen duen eraikina egokitzapen baldintzak betetzeko eta klima aldaketaren efektuak arintzeko pentsatua izan da.

Diruztatzea

Turbolab proiekturako inbertsioaren buxeta 6.450.000 eurokoa da, horietan Euskal Elkargoak 2.400.000 euro, Akirak 1.625.000 euro, Estatuak/ANR Frantziak 2030 950.000 euro, Estatuak/DGACk 600.000 euro, Estatuak/France relancek 75.000 euro, Akitania Berriak 600.000 euro eta ESTIAk 200.000 euro.

Bestalde, jakin behar da Euskal Elkargoko osoko bilkurako hautetsiek 310.000 euroko diru laguntza bozkatu dutela ESTIA ingeniaritza eskolarentzat, Turbolabeko funtsezko eragilea den "Compositadour" plataforma teknologikoaren hedapenerako.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/12/05

Berrikuntza tailerreko 10 saridunak

Berrikuntza tailerreko 10 saridunak
Berrikuntza%20tailerreko%2010%20saridunak

Azaroaren 19an, Sylvie Durruty berrikuntza eta ekonomiaz arduratzen den presidenteordea eta Maitena Curutchet ekonomia sozial eta solidarioko baita ekonomia zirkularreko kontseiluko delegatuak berrikuntza tailerreko 10 saridunak sariztatu dituzte, Andrea Brouille Eskualdeko kontseiluko presidenteordea hor zela. Aurten, 12. ediziorako Euskal Elkargoak berrikuntza tailerra eta Eko-berrikuntza proiektuaren deialdia bateratu ditu. "Berrikuntza tailerra: trantsizio zerbitzuen berrikuntza" proiektuak

Irakurri segida

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/12/05

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016