Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2024ko Abenduaren 05a
Xiberoa Zinez 2024
2011n, Peio Cachenaut-k "Xora" euskarazko filma sortu züen gurekin. Geroztik bi urte oroz Hebentik alkarteak bere zinemaldittoa egiten dü arte mündüa ikusi nahian... hebentik. Arantzazuko apostolüak Euskal Herrian, Langileak Sochaux-ko fabriketan, Afrika, Amerika, beti bada kültüraren ezabatzeko arrazua, eta beti horri bürüz, sortzeko harra eta beharra!
Abentüaren 7tik 13ra, Hebentik alkarteak "kulturak ezabatzea eta erresistentzia" gaiaren üngürüan film emanaldia antolatzen dü Maulen, Mendikotan eta Liginagan. Egitaraua: http://hebentik.eklablog.com/.










