Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Otsoak Bizkaian

A.E.

Eusko Jaurlaritzak proiektua argitaratu du eta hilabeteko epea abiatu du ohar ala galderak eskuratzeko. EHNE eta ENBA laborarien sindikatuek elkarrekin publikatu ohar baten bidez salatu dute Jaurlaritzak otsoa lurralde osora zabaltzeko sustatzen duen plana, mendiko abeltzaintza baztertuz. Bi laborantzako sindikatuentzat otsoa inposatua da. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote planean sakoneko arazoari ez heldu izana, bai eta laborantza sektoreari egituratzeko laguntzak ezartzeari uko egitea. Uste dute planaren helburuek arriskuan jarriko dituela abeltzaintzaren sektore osoa, behien, behorren, ardien eta ahuntzen artaldeak, bai eta mendiko larreen bizia. Planaren alderdirik larrienetakoa otsoaren populazioa handitzeko eta hedatzen laguntzeko asmoa da, abere horien mugimenduak ahalbidetuz eta espeziearentzat egokiak diren fauna pasabideak jarriz gauzatu nahi da.

Plana osatzeko baliatu duten diagnostikoan adierazia izan da otsoaren erasoek ustiategi gutiri eragiten dietela, Arabako eta Bizkaiko %5 guti gorabehera (301 ustiategiri). EHNE eta ENBArentzat kalkulua egiteko herrialde horietako ustiategi guziak aintzat hartzea deigarria eta bidegabea da, erasoak eskualde jakinetan gertatzen direlako.

Planean aurreikusi da abeltzainak laguntzeko taldeak sortzea, bai profesionalak, bai eta boluntarioak. EHNEk eta ENBAk aldarrikatu dute lehen sektore profesionala izanez, egituratzeko neurri serioak behar direla, ez duela boluntarioen esku gelditu behar. Otsoak kabala tropetatik urrun egoteko zakurrez baliatzea ere ez zaie egokia iruditzen, uste baitute arazo iturri dela konponbide baino gehiago.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/09/26

Amatasun eta aitatasun baimenak 24 astera luzatuak

A.E.

Jaurlaritzak 24 astera luzatuko ditu amatasun eta aitatasun baimenak. Bestalde, haurrek 7 urte bete arte luzatuko dituzte, orain arte 3 urtetik beherako umeen gurasoek jasotzen zituzten 200 euroko laguntzak. Familia handien eta gurasobakarren kasuan, 100 euroko laguntzak eskuratzeko adin tartea 7 urtetik 10era luzatuko da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/26

Indarkeria matxista

A.E.

2023an, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan intentsitate handiko indarkeria matxistaren 6.740 kasu kontatu dira, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren webgunean agertu datuen arabera. Barne Ministerioak hilketak intentsitate handikotzat jotzen ditu, lesioak, askatasun eta osotasun moralaren kontrako delituak, sexu askatasunaren kontrakoak eta bikotekide ohiaren ala bikotekidearen kontra egin indarkeriazko edo larderiazko edozein delitu. Iaz 4.879 kasu izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta 1.861 Nafarroan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/26

Arabako Errioxako arnoaren saltzeak apaldu

A.E.

Errioxako mahastiak
Errioxako%20mahastiak

Jaurlaritzak azaldu duenez, mundu mailan arnoa ekoizten duten eremuek egoera global zaila bizi dute, inflazioa, tentsio politikoak, garraio eta hornidura krisiak eraginda.

Errioxa Jatorri Deituraren Kontseiluaren babespean dagoen Arabako Errioxako arnoaren egoerak joera global hori berdina erakusten du. Horren erakusle aurtengo mahats bilketak 254 milioi litro arno ekoizteko ahalmena ukanen du, 2023an 377 milioi litro ekoitzi zituzten arren.

Salmentek 2024an beheranzko joera erakusten dute, nahiz eta gorakada positiboak ukan, guzira 2024ko lehen bost hilabeteetan %2,18ko apaltzea izan da eta %4,4koa urte arteko tasan.

Horregatik, Jaurlaritzak defendatu du egoera hobetzeko neurriak mantentzen jarraitu behar dela, beharrezko errentagarritasun-ratioak lortzeko, bai landan, bai eta upategietan.

Merkatuei dagokienez, Erresuma Batukoa %18,3a hazi da bolumenean eta 2,43 milioi litrorekin Arabako Errioxako Izendapeneko arno ontziratuaren lehen merkatu gisa finkatu ...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/26

Ipar Nafarroako artaldeak Bardearako alhagietarat

A.E.

Erdi Aroaz geroztik, urtero ipar Nafarroako artaldeek irailaren 18an Bardearako bidea hartzen dute “Canada Real” deitua. Artaldeek Bardeatako alhagietan negua pasatuko dute. Aurten ere beren bidea egin dute 42.500 hektareetan bazka ederraz baliatzeko. Lehen ardiak kontatzen baziren, orain ez da holakorik. Estimatzen da aurten, Erronkari, Salazar eta inguruko herrietatik (18 herri), 20.000ko bat ardi eta ahuntz etorri direla. Kabalen jabeek 80 euro inguru buru bakar ordaindu behar dute. Mendialderat itzuli aitzin negu osoa leku horretan iraganen dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/26

Estatus politikoa, euskal alderdien eztabaidagai nagusia

A.E.

EAJ, EH Bildu eta Sumar alderdi politikoentzat lehentasunezkoa edo garrantzitsua den bitartean, PSE-EEk ohartarazi du aldatzekotan Estatutua aldatuko dela, ez estatusa. PPk ez du Autonomia Erkidegoaren eta espainiar Estatuaren arteko harremana aldatu nahi.

Joseba Diez Antxustegi EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du bere alderdiak elkarrizketak elkarlanean gidatu nahi dituela. Gaineratu du: “Badakigu euskal jendartea askotarikoa dela eta ahal den adostasun maila handiena lortu beharra dagoela jendartearen aniztasun horri erantzun zuzenena eta zehatzena eman ahal izateko”.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/26

Gutieneko soldataren igaitearen alde

A.E.

ELA langileen sindikatuak 1.795 euroko gutieneko soldata proposatu du Hego Euskal Herrirako, horretarako lege bat proposatuko du. Mitxel Lakuntza ELAko ordezkariaren arabera: “gaur egungo SMIak ez du urrundik ere bizimodu duina segurtatzen”. LAB sindikatuak iragarri du mobilizazio kanpaina bat abiatuko duela, hiru aldarrikapen nagusi hauek ardatz hartu eta: gutieneko soldata 1.600 eurokoa izatea, lan astea gehienez 30 ordukoa izatea eta zerbitzu publikoak indartzea. Igor Arroyo LAB sindikatuaren koordinatzaile nagusiak Bilbon egin prentsaurrekoan kanpainaren berri eman du, hamaika mobilizazio eginen dituztela gehitu du. Kanpainari amaiera emateko, abenduaren 12an Bilbon manifestazioa aurreikusia da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/26

Immigrazioa goratu

A.E.

Azken 20 urteotan laukoiztu egin da Autonomia Erkidegoan zerrendatutako atzerritarren kopurua. Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2003-2023 aldiaren azterketa egin du. Fenomenoa azkarki emendatu da, duela 20 urte, atzerritarren populazioak ez zuen 70.000 pertsonaren kopurua gainditzen, orain 275.000 pertsona dira. Bizkaian da kopuru handiena, baina proportzioan Arabak du gehien.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/26

Covidaren biktimak omenduak

A.E.

Covidak Euskal Autonomia Erkidegoan utzi zituen 8.000 biktimak oroitzeko Gasteizen ekitaldia egin da. Sempervirens parkean landatutako arbolaren aitzinean, erakundeetako ordezkariek lore sorta bat ezarri dute, Alberto Martinez Jaurlaritzako Osasun sailburua buru zutela.

Gure bizitzetan mugarri izan den Covid-19aren ondorioz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hil ziren 8.000 pertsonak sailburuak gogoratu ditu. Adierazi du: “Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua naizen aldetik, ez ditut biktima horiek guziak ahaztu nahi, elkartasuna adierazi nahi diet gehien pairatu zutenei, ez baitugu ahaztu nahi, zenbakiez haratago, familiak eta pertsonak daudela”.

Irakurri segida

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016