Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Abenduaren 05a

Argazki proiekzioa eta kontzertua - Eguberriko merkatua - Erakusketa

Jaizkibeleko Geoformen erakusketa
Jaizkibeleko%20Geoformen%20erakusketa

Argazki proiekzioa eta kontzertua

Abenduaren 6an (20:30), Nahia Garat argazkilariaren irudiak ikusi eta Matthieu Tcherbakoff, Marcial Alejandro Meja eta Tony Gerannoren musika entzuteko aukera izanen da Borderline Fabrikan. Xehetasunak: 06-76-76-75-62.

Eguberriko merkatua

Abenduaren 7 eta 8an, Eguberriko merkatua iraganen da Gaztelu Aretoan. Egitarau aberatsa proposatua izanen da sortzaile, erakusketari, erakusmahai gormantak eta animazio magiko anitzekin. Egitarau zehatza www.hendaye-culture.fr webgunean atzeman daiteke.

Erakusketa

Jaizkibeleko Geoformen erakusketa honek Jaizkibeleko gailurretan naturak moldatzen dituen geoformen argazkiak eskaintzen ditu, irudimena pizten duen kultur eta natura ondare bakarra sortuz.

Eszena magikoa eta naturala da: hareharria harririk dibertigarriena da, amets, aurpegi eta irri guziak gauzatzen dituena. Aire zabaleko museo naturala, Europako kostaldeen altxor ttiki bat. Azaroaren 27tik abenduaren 20ra ikusteko aukera bada Mendi Zolan kulturgunean, asteazkenetik larunbatera (10:00-13:00 eta 15:00-19:00). Sartzea dohainik da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/12/05

Jende xahar pollita izaiteko

Jean-Louis Harignordoquy

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta erretretadunok ez ditugu arrangura berdinak. Lehenbizikoen buruhauste nagusiak beren eguneroko lanbideari lotuak dira; gehienek denbora libre guti daukatela. Aldiz, besteok, gure ahalen eta astiaren arabera ekarriak gira zerbitzu egitera hurbilekoeri, bai eta laguntzaren behar gorrian dauden herrigintzari eta euskalgintzari. Xahar ala gazte, denok behar ginuke gogoan atxiki lur hontako paisaia hauskor dela. Aldiz, osagarria zainduz, gure gorputza ahultzera ez utziz eta sendagileen gomendioei...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016