Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Irailaren 26a

Esku baloia - Heldu den larunbateko partidak - Sortze

Nazional 2 mailako gizon txapeldunak
Nazional%202%20mailako%20gizon%20txapeldunak

Esku baloia

Gizon gehienetan, nazional 2 mailan Irisarrik irabazi du, ETEC Charenteko talde gotorraren kontra, 30-27.

Pre-Nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Canejanen, 28-24.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek galdu dute Asson-en, 22-21.

Neska gehienetan, Kanbo/Irisarriko bigarren taldeak galdu du Baionan, 29-23.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi diote Mont de Marsango taldeari, 42-30.

Heldu den larunbateko partidak

Nazional 2 mailan, Irisartarrak joanen dira Balma hirira (19:00).

Pre-Nazional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Lormont (19:30).

Erregional mailan, Irisartarrek errezebituko dute Lormont (17:30).

Neska gehienetan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri joanen da Bordes-era (20:30).

Bigarren taldeak errezebituko du Kanbon Nafarroa (20:30).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoak joanen dira Atharratzera (19:00).

Sortze

Elorri Minhondo Indartenekoak eta Betti Errotabehere Pekotxekoak ukan dute lehen haurra plazer handirekin, irailaren 11n. Ibai izendatu dute. Ukan dezala osagarri eta bizi uros bat. Goresmenak burasoeri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016