Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Irailaren 26a

Sortze - Herriko aldizkari berria - Herri erdia 1992an

Ezker aurtiki ziren apez etxeko ezkerpareta eta apezetxea, eskuin Iruitenia
Ezker%20aurtiki%20ziren%20apez%20etxeko%20ezkerpareta%20eta%20apezetxea_%20eskuin%20Iruitenia

Sortze

EmmaGonzalez eta Xalbat Seosse-Oxarango andere-jaunek beren lehen haurñoari ongietorria egin zioten joan den irailaren lehenean. Hau seme bat izanki eta Aritz izendatu dute. Bikote gaztea Angelun bizi baldin bada oraino, laster Aiherrara jin behar luke Harregia etxea berritzeko lanak bururatu bezain laster. Anartean goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Aritz sortu berriari. Goraintziak nola ez Pozuluko eta Xapitaleko familieri.

Herriko aldizkari berria

Herriko Etxeak berrikitan jalgi aldizkari berria laster eskuratu behar luke. Anartean osokiikusgai da www.aiherra.eus webgunean. Aipatuak eta garatuak diren gaien artetik, garrantzitsuenak hauek dira: Beltzagitea etxearen berritzeko obrak, 2025 hastapenean bururatuko direnak, herriko gazteei saldu etxeen eraikitzeko lur zatiak, trantsizio energetikoa, urrian handizki ospatua izanen den Aiherra-Antzuola biranazkatzearen 40. urtebetetzea, ur erreserben ezartzea, zikinontzi berrien ezartzea, estatu zibilaren berri (13 sortze, 17 heriotze eta 2 ezkontza), 2024ko aitzinkontua, lehentasunez erosteko etxe lurren egoera zertan den, onartezinak ez diren prezioetan etxebizitzak salgai ezartzen dituztenei buruz bozkatu mozioa, eta abar.

Jakiten den berri ona ere da Beltzagitea etxean eginen den euskarazko haurtzain etxearen proiektua garatzen ari dela, haurtzainen taldea 3 anderek osaturik: Itxaro Elosegi-Martinon, Lisa Garra eta Amandine Cazaux. Irakurketa on!

Herri erdia 1992an

Aiherran obra handiak egin ziren burgadan edo herri erdian, 1992. urtean, duela 32 urte. Apezetxea eta Iruitenia arteko bidea hertsia izanez, eta plaza berri bat egin beharrez, Apezetxea, haren gibeleko ezkerpareta eta Berrabeteko edo Mariñeldeko aterbe handia aurtiki zituzten. Obra horiek hasi bezperako argazki bat edo beste proposatzen dauzuegu hemen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3764. zbk

Gure Hitza | 2024/09/26

Mito bat erortzen denean...!

Menane Oxandabaratz

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu indarkeriak eta bortxaketak jasan dituztela salatzen dute.

Memorio kolektiboan Abbé Pierre behartsuen alde borrokatu den apeza bezala gogoratzen bazen, berria jakitean suntsituak gelditzen gira! Pobreen apeza bezala ezagutua, bere pertsonalitatearen beste itxura bat agertzen da.

1949an, Emmaüs komunitatea sortzeko ideia miresgarria ukan zuen, karitate tr...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016