Azalekoa | 2025eko Uztailaren 17a

Ürrats kolektiboak pastoralaz bi hitz

Antolazale kolektiboa

Antolazale kolektiboa
Antolazale%20kolektiboa

Pastoral berri hontan, Etxahun alkarteak, azken hirutan hogei urtetako Eüskal Herriko ürrats kolektiboen plazaratzea xedetzat hartü dü.

1963an gazte talde batek Enbata mogimentüa sortü züan Itsasuko Aberri egünean. Euskadi, Eüskaldün aberria, gizarte, nazione, abertzale…hitz berriak argiala ekarri zütüen.

Garai hortan, nortazün kültürala eta hizkuntza ahültzen ari ziren, eta lürraldea jente gabetze egoera batetan zen. Eüskaldün sentimen berri horrek, oihartzün ederra bildü züan gazteenganik, eta abertzaleek Iparraldeko gizarte berri baten eraikitzea hartü züen beren gain.

Ürrats kolektiboen bidezjentarteak, kültür alkarte, kantore berri, kantaldi, egitüra berri, kooperatiba, laborari sindikatü, Ikastola, Gaü Eskola, Euskal Irratiak, EHZ, Euskal moneta, EHLG, Bake bidea… altxatüko dütü. Arlo desberdinetan ere, Ipar eta Hegoaldearen artean harreman azkarrak josi dütü.

Jei hontako asmatürik izan den süjet bikotea, bide berri horren builtan dabil. Eüskal herroer lotürik, geroaren asmazale eta eraikizale agertzen dira.

Horiekin batean, itzaleko emazte eta gizon zühürren lana azpimarratü nahi dügü. Iparraldearen egoera kanbiatü nahi izan düe, herritarren beharrer egokitzeko eta haien esküko bilaka dadin.

Denek miresten dügün Euskal Herri bat üzten deiküe, babestü behar dügüna, ondoko belaünaldier igaraiteko.

Xede kolektiboa

Ürrats kolektiboak pastorala taldean eraman dügün xedea da. Alkarrekin tauladan emaiten ahal ziren gai desberdinak lantü dütügü, eta azkenean, gütarik hüilan den garaia eta gure historia kontatzen dütüan pastoral bat nahi izan dügü sortü.

Ürrats kolektiboak pastorala kolektiboki idatzirik den pastorala da. Pastoralean aipatzen diren gaiak adostü ondoan, Patrick Quéheillek herriko gazteer idazteko parada eman dü. Ideiarekin bat eginik, sei idazlek xede hortan parte hartü düe, hala nola Joanes Etxebarria, Jon Gamiochipi, Laurie Pinque-Coyos, Otxanda Quéheille, Petti Galant eta Xaxi Hobiague.

Ürrats kolektiboak pastorala errejent talde batek eraman dü. Aña Iriart, Maritxu Galant Davant eta Margita Quéheille aste oroz bildü dira pastoralaren taulada joküaren pentsatzeko. Hiru errejentek dütüe pastoral mustrakak eraman. Hiru emazte horiek dirateke pastoral egünetan aktüren eramaile eta lagüntzale.

Ürrats kolektiboak pastoralarekin, Etxahun alkarteak transmisioa, kolektiboa eta eüskara aitzinean eman dütü. Aitzineko belaunaldiek herriarentako eraman düen lana, borroka argitan ezari dütügü eta ondoko belaunaldier eskükoa iganarazi nahi izan dügü.

Pastoralari bürüzko xehetarzünak

Txartelen prezioak: üztailaren 27an eta agorrilaren 10ean, igantez: 15€ gehitüentako, dohainik 12 urtez petik.

Agorrilaren 2an, neskenegünarekin (gaüaz): 18€ gehitüentako, dohainik 12 urtez petik.

Txartelen salgüneak:Xirikota ezneki saltegian Maulen, Vival epizerian Atharratzen, Garat ogitegian Barkoxen etaHelloAsso webgünean.

Egüerdiko apaidüen erreserbatzeko: gehitü 20€, haurrendako 10€ (12 urtez petik).

Üztailaren 27an, igantearekin, Xiberoko ikastolen apaidüa:Marie deitü 06-79-74-23-42 zenbakialat edo HelloAsso-ren bidez.

Agorrilaren 10ean, igantearekin, Etxahun alkarteko apaidüa: Laurie deitü 06-86-26-54-20 zenbakialat edo Olivier deitü 06-74-96-94-41 zenbakialat.

Denbora gaixto baldin bada (ebia), gure gain hartzen dügü ahalaz tenoreen igitzeko edo emanaldiaren gibeltzeko. Sekülan holakorik agitzen bada ahal bezain zale abisatüko zütüegü.

Üztailaren 27an edo agorrilaren 10ean, berote handi bat balin bada, emanaldia goizanko 9:30etarat aitzinatürik dateke eta apaidüa pastoralaren ondotik dateke. Aitzineko egünetan abisatürik izanen zidee.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/07/17

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016