Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Uztailaren 17a

Lur eta itsaso afaria - Ohar garrantzitsua

Lur eta itsaso afaria
Lur%20eta%20itsaso%20afaria

Lur eta itsaso afaria

Uztailaren 18an ostiralarekin (19:00), Ziburuko pilota plazan lur eta itsaso afaria iraganen da, tokiko gaualdi gormanta eta engaiatua! Zatozte zuen afaria apailatzera Idoki labeleko baserritar ekoizleek eta Pleine Mer elkarteko arrantzaleek atxikiko duten hamabost bat mahairen artean.

Sasoiko ekoizkinak, lekuan berean prestatuak, zirkuitu laburrean eta egin molde iraunkorrekin ekoiztuak. Besta giroa Lauak Quartet taldearekin eta mutxikoak Patxi eta Konpainiarekin.

Ohar garrantzitsua

Alerta bat helarazia izan da. Iduriz jende batzu herriko edo Euskal Elkargoko ordezkari gisa aurkezten dira etxeetan. Ohar garrantzitsua: hiriko edo Elkargoko langileak ez dira nehoiz etxetara etortzen hitzordurik hartu gabe edo aitzinetik ofizialki jakinarazi gabe. Dudarik bada, ez utzi nehor sartzen, nortasun agiri profesionala galdegin eta Herriko Etxearekin edo hirizaintzarekin harremanetan jarri berehala. Erne egon eta mezua zabaldu, batez ere adinekoei edo jende bakartuei!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/07/17

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016