Herriz Herri - Amendüze-Unaso (NB) | 2025eko Uztailaren 17a
Amenduze Unasoko merkatua asteartetan
Joan den urtean abiatu zuten Amenduze Unasoko merkatua lekuko ekoizleen eta erosleen arteko loturak azkartzeko. Arrakastatsua izanik, merkatua aurtengo udan ere antolatzen dute astearte guziz arratsalde bukaeran. Inguruko ekoizpenak salgai izanen dira eta lekuan berean jateko eta edatekoak proposatuak izanen dira.
Aurten berrikuntza batzu ekarri dituzte. Janariaz gain, Amikuzeko ofizialeak hor izanen dira eta beren mozkinak presentatuko dituzte. Gainera, zozketa sistema plantan ezarri dute. Astearte guziz 20€-ko saski bat jokoan ezarria izanen da.










