Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Uztailaren 17a
Esnausuko bestak
Asteburu huntan Esnausuko bestak beharrak ditugu. Ebiakoitz arratsean (20:00) lekuko gazteek burger gaualdia proposatzen daukute DJ Cric Cric alaiturik.Igande goizean (10:30), Esnausuko kaperan, meza klikarekin iraganen da. Duela kasik 9 hilabete hetsirik egon ondoan, kaperak bere ateak zabalduko ditu. Alabainan minberatua zagon erretaulak, Amikuze aldean berrantolatze eta freskaldi ona ukanik, bere lekua berriz aurkitu du. Igande arratsaldean (18:00) beti Esnausuko kaperan, kantaldi baten entzuteko parada izanen da. Aurtengo gomita, auzo ibarreko kantari taldea "Kanta Hergarai" da. Hutsegin behar ez den hitzordua. Ondotik, bestak ongi bukatzeko, taloak izanen dira.










