Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a
Autonomia Erkidegoko kultura ekitaldien klasamendua
A.E.
Euskara hizkuntza baino gehiago, euskal kulturaren nortasunaren elementu egituratzailea da. Hizkuntzaren osasunari buruzko eztabaidak, erakundeak eta plazak zeharkatzen dituen garaian, 2024ko Autonomia Erkidegoko kultura programazioaren datuek euskarak bizitza publikoan duen tokiari buruzko erradiografia argia erakusten du. 2024an programatu kultura ekitaldien %32,8 euskara hutsean iragan dira eta %13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera. Kulturklik Eusko Jaurlaritzak bultzatu plataforman, erkidegoan egiten diren 20.000 kultura ekitaldien erdiak inguru euskarazkoak edo elebidunak dira.
Kultura arloan Gipuzkoa da euskararen gotorleku nagusia. Zazpi eskualdeetatik seitan ekitaldien %50 baino gehiago euskaraz egin dira. Donostialdeak adibidez kultura eskaintza handia du, bertan urtean 4.300 ekitaldi baino gehiago antolatzen dira, euskararen presentzia handia da, %34,7 euskaraz egin da eta %15,4, ele bitan. Urola Kostan, Debagoienan eta Tolosaldean, %50eko muga gainditu da, lurraldea euskarazko kulturaren erreferente bihurtua da.











