Herriz Herri - Makea (L) | 2025eko Uztailaren 17a

Herriko bestak

Haitian Olhagarayk egin afixa
Haitian%20Olhagarayk%20egin%20afixa


Ostegun huntan hasi dira antzerki gaualdiarekin, ostiralean ohi den bezala zikiroa iraganen da Ixtaklok eta Holako Deluxe taldeek animaturik. Larunbatean haurren jokoak (15:00), pilota partida Mindegian Urmeneta/Pascual ariko dira Goñi/Erasunen kontra (17:00), arrastirian pintxo potea eta gaualdia bururatuko da Gatibu eta Zetak taldeen kontzertuarekin. Igandean meza (10:30), arratsaldean (16:30) Luhusoko Polliki dantza taldeak “Ireki ez hesteko” ikusgarri berria emanen du, kontzertuak segida hartuko duela, Sorotan Bele, Dizkobolo eta Itziarren Semeak entzungai izanen dira. Bestak astelehenean herritarren egunarekin bururatuko dira.

Herritar guzieri bestak giro goxoan iragaitea desiratzen diegu!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/07/17

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016