Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Uztailaren 17a
Sortze - Atxiki ttipi eta luze - Esku-huska
Sortze
Goresmenak Baigorri Lakako Eztitxu Hariñordoki eta Ion Pagoaga iruindarrari. Ongietorria egin diote beren lehen haurrari: Kattalin deitu duten neskatxa. Buraso gazteak Luhuson bizi dira orain.
Atxiki ttipi eta luze
Euskal Herriko txapelketan, 6 final jokatu dituzte gure Zaharrer Segi elkarteko pilotariek eta 6ak irabazi.
Joko garbi edo atxiki ttipian:
1. mailan Teo eta Iban Riouspeyrous, Bixente Izoco 40/25 Kapito Harriren kontra.
2. mailan, Pierre Monaco, Bastien Lissar, Paxkal Dutey 40/16 Hiribururen kontra.Artekoetan, Antton Telletchea, Julian Juantorena, Thibaud Garces 40/21 Kapito Harriren kontra.
Xitoetan Julen Monaco, Oihan Besic, Oihan Etchegaray ere txapeldun atera dira.
Errebote edo luzean:
Gazteetan Antton Telletchea, Julian Juantorena, Julen Fagoaga, Aritz Irigaray, Jon Inchauspe 10/2 Luzean-en kontra.
1. mailan, Iban Riouspeurous, Bixente Izoco, Paxcal Dutey, Kaiet Aurnague, Mathieu Ascery 13/3 Kapito Harriren kontra.
Esku-huska
Bi final, bat irabazia, bestea galdua:
Kimuetan, Iñaki Haristoy, Pablo Inchauspe 30/24 Goizeko Izarraren kontra.
Umetxoetan Ekain Rodrigues Haritschelhar, Julen Sorhondo Iribarren 11/30 Noizbait-en kontra.










