Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Maiatzaren 08a
Familien egunak - Arrokagarai ikastolak 15 urte
Familien egunak
Duela 20 urte baino gehiago, "64 Familia Laguntza Kutxak" eta departamenduko Guraso Sareak antolaturik, Familien Egunek lurraldeko haurtzaroko eta gurasotasun mailako eragileak ezagutaraztea dute helburu.
Karia hortara, Itsasuko GEUZak (CCAS batzordeak) gurasotasun laguntza ekintzak proposatzen ditu Itsasun, maiatzaren 13, 14 eta 17an (dohainik eta izena eman gabe). Xehetasun guziak atzemaiten ahal dira Herriko Etxeko webgunean.
Arrokagarai ikastolak 15 urte
Arrokagarai ikastolaren 15 urteen kari, egitarau aberatsa proposatua izanen da maiatzaren 23 eta 24an. Lehen egunean, 23an ostiralez, kantu eta antzerki gaualdia iraganen da Atharriko Gaztetxea gelan (20:30). Arrokabaret kabareteko antzerkia izanen da eta Josu eta Ainhoa kantuz ariko dira. Taloak eta ostatua segurtatuak izanen dira (19:00). Maiatzaren 24an berriz, goizean haurrentzako “Ttinka” ikusgarria urririk izanen da, baita Haurrock taldea ere. Ondotik, aperitifa eskainiko da, denei idekia den bazkaria partekatu aitzin, Klikak alaituko duena. Menua Senpereko ikastolako burasoen eskutik izanen da. Haurrentzat menu berezia proposatua izanen da 8 eurotan. Ondotik (17:00), Jose ta Kiki, Frigo, Kalume, Xiberoots, SFM eta Basapiztiak taldeen kontzertuak iraganen dira. Bazkariak 25 euro kostako du eta bazkaria eta kontzertuak 30 euro. Tokiak HelloAsso plataformaren bidez erreserbatu behar dira. Eguna Atharrin iraganen da.
Zatozte gostuan!