Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Uztailaren 17a
Pilota Gure Doia
Joan den ibiakoitzean iragan dira Gure Doia trinketeko finalak, huna emaitzak.
Hirugarren mailan: Ourricariet-Duhalde 40/Ainciburu-Mendiburu 29.
Bigarren mailan: Etchemendy-Jaureguy 40/Inchauspe-Oçafrain21.
Lehen mailan: Alfaro-Maitia 40/Iriquin-Moustirats 24.
Ondotik, sarien emaitea, aperitifa eta azkenik afaria.Denek gaualdia goxo bezain luzea iragan dute. Eskerrak Xexili eta Nicolas-i lehiaketa eder hori antolaturik.
Bestalde, herriko plazako esku-huskako txapelketa mementuz gelditua da, kabalkadari lekuaren uzteko...











