Gure Hitza | 2025eko Uztailaren 17a

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Aste bat berantago, Heletak zuen ezin ahantzizko gertakaria eskaini, Euskaltzaindiak Jon Casenave euskaltzain oso berriaren inguruan egindako ospakizunarekin. Jonekin batera, euskara da goretsi: “zaindu maite dugun hori”, Ruper Ordorika kantariaren hitzak errepikatuz. Joan den igandean, Irisarrik hartu du lekukoa, bertze gisa bateko ikusgarria eskainiz, kabalkada-toberak. Egia erran, toberek bazuten gehiago libertimenduaren eite, bere zirtzilekin. Baina libertimendua eta zirtzilkeriak ez ote dira gehiago ihauterien garaikoak? Dena den, plazaren bete bildu den jendeari mota hori ere gustatzen zaio, merezi baitu ikustea.

Haize gozoak ez ditu bakarrik Baigurako inguruak ferekatzen. Mundarrain eta Ezkandrairen oinak musikaz, kantuz eta dantzaz betetzen ari dira egun hauetan, Errobiko festibalarekin. Besteak beste Txileko Coral Rojo talde polifonikoa entzunen da larunbatean. Bost kantariz osatua da. “Vuela golondrina” (“Hegalda ainara”) eta beste kantu xoragarri asko emanen dituzte, entzulea ainararen gisa airaraziz. Batzuetan, haatik, ustekabeko zirimola basa batek jo dezake haizearen gozoa, Arberatzen gertatu den bezala. Adierazpen askatasunaren izenean, dena ez da haizu.

Besta bai, erresistentzia ere bai. Euskalgintzako aktoreak, euskal hedabideak barne, aterpetzen dituen Euskal Konfederazioak “Euskarari trufarik ez” salaketa hitz zorrotzez egin du joan den astean, Baionan. Instituzio publikoek –Estatuak eta Departamenduak bereziki– ez baitute euskalgintzak bizirauteko baitezpadakoa lukeen finantzarik segurtatzen. Ainararen gisan hegaldatu eta zezenaren gisan adarkatu, hara gure ezinbesteko eginbidea!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/07/17

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016