Han eta Hemen | 2025eko Uztailaren 17a

Bainatzeko uraren kalitatea

Bainatzeko uraren kalitatea bermatzeko dispositiboaren aurkezpena
Bainatzeko%20uraren%20kalitatea%20bermatzeko%20dispositiboaren%20aurkezpena

Uztailaren 1ean, Maider Arosteguyk Euskal Elkargoan saneamendua eta euri-uren ardura duen lehendakariordeak eta Emmanuel Alzurik edateko uraren, itsasbazterraren, kosta-lerroaren, GEMAPI (ur-inguruneen kudeaketa eta uholdeen prebentzioa) eta ingurune naturalen ardura duen kontseilari ordezkariak bainatzeko uren kalitatea bermatzeko ezarri den dispositiboa aurkeztu dute, kostaldeko auzapezak hor zirela.

Urtero, Euskal Elkargoak sareak modernizatzeko eta kutsaduraren kontra borrokatzeko 40 milioi euro inbestitzen ditu.

Eguneroko kontrola

Udan, Ipar Euskal Herriko hondartzetan egunero 20.000 pertsona bainatzen direla eta, bainatzeko uraren kalitatea ezinbesteko erronka da. Horretarako, goizero uraren kalitatearen kontrola egiten da, hainbat adierazle kontuan hartuz: eguraldi eta ozeano baldintzak (prezipitazioak, haizea, uhaina eta abar), ur-saneamendu sistemek duten funtzionamenduaren egoera eta Escherichia coli eta hesteetako enterokokoen (Entérocoque) azterketa bakteriologiko zaluak. Azken horiek, 3 ordutan informazioa ematea ahalbidetzen dute, bainatze guneen zaintza ideki aitzin. Guzi horrek egunero aurreikuspena egitea ahalbidetzen du.

Kalilo aplikazioa

Aplikazio bat plantan eman da informazioa zabaltzeko. Izan ere, herritarrak Kalilo aplikazioaren bidez informatzen dira, lau hizkuntzatan eskuragarri dena eta jadaneko 47.000 erabiltzaile baino gehiago dituena.

Hondartza hesten bada, Kalilo aplikazioa eguneratzen da, eta debekua berehala jartzen da indarrean Herriko Etxearen agindua argitaratzen denean, horren berri emanez bandera gorri eta ubel baten bidez.

Iazko sasoiaren bilana

2024ko denboraldia bereziki euritsua izan da, maiatzetik irailera 40 eguneko euriteak izan baitira. Egoeraren hobekuntza 2013. urtearekin konparatuz antzeman daiteke, urte hartan ere antzeko prezipitazio-mailak izan baitziren. Egindako lanari esker, bainatzeko uren kalitatea hobetu da, eta 2024an hiru aldiz gutiago izan dira hondartzak hesteko gomendioak 2013. urteari konparatuz.

Iaz, orotara 3.100 analisi egin dira denboraldian zehar, hondartzak %92,3an idekiak egon dira, eta batez beste 10,7 eguneko hestea ukan du hondartza bakoitzak.

Bestalde, lau milioi euroko ikerketa eta azterlanak egiten ari dira, 2026rako 13 herritako tratamendu-ahalmena modernizatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/07/17

“Euskarari trufarik ez”

Euskal Konfederazioaren elkarretaratzean euskalgintzako kideak
Euskal%20Konfederazioaren%20elkarretaratzean%20euskalgintzako%20kideak

Uztailaren 7an, dozenaka pertsonek bat egin dute Euskal Konfederazioak Baionako Departamenduaren egoitzaren aitzinean deitu elgarretaratzera. Frantziako estatuak Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) aurrekonturako 100.000 euro baizik ez zituela gehituko iragarririk, euskalgintzak herritarrei dei egin die erantzuteko.

"Euskarari trufarik ez" lelopean, EEPren aitzinkontuaren inguruan sortu egoera salatu dute, eta adierazi dute euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikek ausardia eta baliabideak behar dituztela.

Egoera kezkagarria

Frantziako estatuak duela bizpahiru aste iragarri zuen 100.000 euroko igoera besterik ez zuela eginen Euskararen Erakunde Publikoaren aitzinkontuan. Alta, 2023ko uztailean egin bilkuran, beharrak zehazteko dokumentu bat prestatu zen, eta horren ondorioz ondorioztatu zen EEPren aurrekontuak 2,6 milioi euroko ekarpen osagarria behar zuela. Horrek erran nahi zuen erakunde partaide bakoitzak 650.000 euro...

Irakurri segida

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/07/17

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016