Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2025eko Uztailaren 17a

Gazteen txapelketa

Txapelketan parte hartzen duten lau neska (Arg: B.D.)
Txapelketan%20parte%20hartzen%20duten%20lau%20neska%20(Arg:%20B.D.)

Bertze herrietan egiten den bezala, gure herriko gazteek antolatzen dute udan palantxa lehiaketa. Laugarren urtea da hori antolatzen dutela. Uda guzian jokatzen dituzte partidak iluntxetan plaza nagusian. Nagusiki gazteek jokatzen dute txapelketa hori bainan badira ere bertzalde. Bi maila badira: lehenean, usu bikote konfirmatuak dira (pilotari ohiak bereziki) eta bigarren mailan, edozein herritar jostatzen ahal da. Berezitasuna da bigarren maila hortan, xortean tiratzen dituztela ekipak. Orotarat 40 bat pilotarik parte hartzen dute, mutiko eta neskak nahasirik.

Uda guzian iraunen du lehiaketa horrek eta finalak agorril bukaeran jokatu behar litaizke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/07/17

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016