Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2025eko Uztailaren 17a

Gauargi

Gauargi

Gauargi dantza folklorikoen sustapenerako elkartea da, urtero haurrentzako nazioarteko folklore festibala antolatzen du Ezpeletan. Balio sozialek, gizatiarrek eta kulturalek gidatzen dute elkartearen jarduera osoa. Hilabetero selauru huste ttikia antolatzen du, festibalaren finantzaketarako. Bi hamarkada baino gehiagotan zehar, Gauargi elkarteak urteko topaketa harrigarri eta ahaztezinak antolatu ditu. Uztaila urte oroz aitzakia bihurtzen da Ezpeletako herrian hirurehun bat haur eta dantzari elkartzeko, Euskal Herritik eta munduko xoko ugarietatik etorriak. Aurten, uztailaren 18tik 21era iragaitekoa da. Egitarau aberatsa proposatua izanen da, besteak beste ikusgarri eta kaleko animazioekin. Egitarau zehatza baita ikusgarrien txartelak gauargi.eus webgunean aurki daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3795. zbk

Gure Hitza | 2025/07/17

Ainara eta zezena

Peio Jorajuria

Udan besta giro da. Deskantsatzeko eta bihotzak goxatzeko. Ez dugu haatik zangorik eman Iruñeko bestetan, ez eta Baionakoetan. Jende eta burrunba gehiegi. Badakit alta besta horietan bizi daitezkeela memento bikainak. Baina nahiago dugu mendi guneetako lasaitasuna.

Hain zuzen, azken aste hauetan, grazia berezi batez bete zaizkigu Baigurako inguruak. Udako lehen egunean berean, Ortzaizeko ikastolak zituen bere berrogei urteak alegeraki ospatu. Gogoan ditugu ikastola horren lehen urratsak, haize kontra eramanak. Eta bereziki, ikastolak nehongo laguntza ofizialik ez baitzuen erdiesten, nola burasoak berak lotu ziren lanari, beren eskutik buruan buru ikastetxe bikain baten altxatzeari, beren haurrek eta ondokoek ukan dezaten aterpe duina. “Jende ausarta edo eroa” izan behar zen, dio Mizel Mateo bidarraitarraren bertsoak.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016