Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2025eko Maiatzaren 08a
Garaztarrak 70 urte!
Jean Irigoyen, sortzez Ainhiza-Monjolosekoa, 1955ean Donibane Garazira bikario etorri zelarik Garaztarrak dantza taldea sortu zuen. Urtez urte belaunaldi desberdinek euskal dantzak ikasi dituzte, hainbat urtez ikusgarri desberdinak eman dira. 70 urte irauten duela, maiatzaren 17an urteurrena ospatuko da, Donibane Garazin desfilea iraganen da (10:30), bazkaria Izpurako Faustin Bentaberri gelan, izena eman behar da 06-32-10-67-33 edo 06-74-41-93-64ra deituz. Ondotik kontzertuak, Atzarbale, Buuzbu eta Holako Deluxe taldeek alaiturik.
Espartinak soinean etorri egun goxo baten pasatzera!