Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Maiatzaren 08a
Ezkontza - Euskaraldia
Ezkontza
Maiatzaren 2an Izturitzeko elizan ezkondu dira Sandra Sallaberry eta Pierrick Lucas. Ttotte Saldubehere apeza lekuko eman dute baia elgarri.
Gertakari alegera, elizkizunaren ondotik Itsasuko Altzueta etxean goxoki ospatu dutena familiako eta adiskidez inguraturik, legezko urratsa Herriko Etxean aitzinagotik betea zuten.
Marius eta Rose seme alabañoekinHaltzerreka auzoan eraikia duten etxean bizi dira.
Bizi zoriontsuaren agiantzak eskaintzen dizkiegu.
Euskaraldia
Karia hortara bertso emanaldi eder baten mentura dugu herrian maiatzaren 16an (19:00) Artetxean.
Jon Maia eta Sustrai Colina badu urteak Ipar et Hego Euskal Herriko plazetan dabiltzala, beti berdin arrakastatsu; trebetasun eta umore handiko bertsulariak dira.
Ramuntxo Christy bertsulari gai emaileak zirikaturik beren hoberena emanen dutela dudarik ez da.
Janariarengatik izena ahal bezain laster eman behar da 06-31-64-60-88ra deituz.
Ez ahantz maiatzaren 16an ostiralez bertsu afaria Artetxean!
Afaria + bertso saioa: 25 euro, ikasle eta langabetuentzat: 20 euro.