Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Urriaren 30a

Heriotze - Iturritik - Herriarena

Herriarena finaleko pilotari eta laguntzaileak
Herriarena%20finaleko%20pilotari%20eta%20laguntzaileak

Heriotze

Marikita Gaillard (sortzez Curutcharry) 83 urtetan zendu da. Biziaren parte handi bat Parise aldean iraganik, erretreta Baigorri sorterrian ereman du goxoki, eritasunak harrapatu arte. Drama izigarri batek jo zuen ere duela zonbait urte, Maylis alaba galdu zuelarik. Marikita artista zen, margo biziki pollit eta finak egiten zituen, "Ortzadarra" margolari elkartearen eremaile kartsuenetarik bat izanez.

Gure dolumin bizienak Jacques senarrari, Xavier semeari, Jean, Peio, Kattalin anai-arreberi eta familia guziari.

Iturritik

Heldu den igandean (azaroaren 2a), Iturritik elkarteakzikin bilketa antolatuko du Errobi erreka bazterretan. Hitzordua Aldudeko plazan (10:00). Aro txarra balitz, ondoko igandera gibelatua litzateke.

Herriarena

Zaharrer Segi elkarteak antolatzen duen "Herriarena" pilota xapelgoko bi finalak joan den igandean jokatu dira gure trinketean. Emaitzak:

- Nesken pala lehiaketako finala: Arrosagaray-Housset 40/Oçafrain-Marisco 25.

– Esku-huskako finala: Etcheverry-Iphar 40/Ospital-Luro 37.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016