Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Urriaren 30a

Mutxikoak - Bi TXIK TXAK bizikleta aterpe

Bizikleta aterpea
Bizikleta%20aterpea

Mutxikoak

Azaroaren 2an (11:30), mutxikoak iraganen dira merkatuan, Holako taldeak alaiturik.

Bi TXIK TXAK bizikleta aterpe

TXIK TXAK-ek bi bizikleta aterpe ezarri ditu Donibane Lohizuneko tren geltokiaren eta autobus geltokiaren ondoan. Erabiltzaileentzako abantailak: bizikleta segurtasunez uztea, eta beste garraiobide batzuekin lotura egitea. Bizikleta aterpeak tren geltokiaren eta autobus geltokiaren ondoan kokatzen dira, bat geltokiaren eta hiritzaintzaren artean, eta beste bat geltokiaren gibelean, Marañon aparkalekuan. Horrela, bi garraiobide lotzea errexa da: bizikleta eta gero autobusa edo TER trena. Erabilera TXIK TXAK harpidedunentzat urririk da; bestela, 2€, 7€ edo 30€ ordaindu behar dira, 24 orduko, hilabeteko edo urteko pasearen arabera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016