Hegoaldean | 2025eko Urriaren 30a
Danok Oteiza
M.V.
1908ko urriaren 21ean sortu zen Jorge Oteiza eskultorea. Urteburu hori baliatu du artistaren izena daraman Fundazioak “Danok Oteiza” komunitate berria aurkezteko, Altzuzako museoan. Sortzailearen inguruan pertsonak eta erakundeak elkartzea izanen da elkarte berriaren xedea, Altzuzako Museoan jadanikburutzen diren jarduera eta ekintzen osagarri gisa.
Ekimenaren lehen urratsa izan da Oteiza, 14 apostolu ikus-entzunezkoaren aurkezpena. Lan hau Oskar Alegriak sortua eta EiTBren laguntzarekin ekoitzia izan da.
Oteiza, 14 apostolu obran kulturgintzako hamalau eragilek Orioko artistaren obrari eta pentsamendu estetikoari lotu diziplina artistikoen eta interes kulturalen aniztasuna irudikatzen dute: Alicia Otaegi, Ignacio Aguero, Iban Urizar, Esther Ferrer, Oskar Alegria, Josu Iztueta, Sho Hagio, Jaione Apalategi, Richard Deacon, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Kepa Akixo Zigor, Bertha Bermudez eta Altzuzako Lizarra.
Danok Oteiza komunitateak Oteizaren ikusmoldeari oihartzuna ematen diola zehaztu du Fundazioak: “Artea eta sorkuntza tresna boteretsuak dira eraldaketa sozial eta kolektiborako, eta lagungarriak dira, orobat, espiritu kritikoa sustatzeko eta iruditeria partekatua sortzeko”.











