Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Urriaren 30a

Trail lasterketa - Numerikoaren tailerra - Lur erretzeak - Errugbia

Patxi Etcheverrigaray
Patxi%20Etcheverrigaray

Trail lasterketa

Urriaren 16, 17 eta 18an iragan da, Reunioneko isla edo uhartean deitzen den “Diagonale des fous”. Patxi Etcheverrigaray saratarrak parte hartu du, eta 3.000 lasterkarietarik 71. bukatu du, 34 oren 34 minutu eta 56 segundu eman ditu, 180km egiteko. Biba zu!

Numerikoaren tailerra

Tailer hori antolatzen du Herriko Etxeak, hazilaren 5ean (10:00-12:00/14:00-16:00). Xehetasun guzientzat deitu 05-59-54-20-28ra edo 06-07-83-34-93ra, emailez: ccas.saran@gmail.com.

Lur erretzeak

Mendian erretzeko eremuak baldin badira, izenak Herriko Etxean hazilaren 14a aitzin eman behar dira, deituz 05-59-54-20-28ra.

Errugbia

Sarak irabazi du 29-11 Narrosseren kontra. Heldu den igandean pausatuko dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016