Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Urriaren 30a

Sortze - Omiasaindu - Azaroaren 11n

Sortze

Sortze batez herriko berrien hasteak plazer egiten du. Jorteian Frederic eta Elodie Mongabure familiak ongietorria egin dio bigarren haurrari, neskatoaren ondotik mutikoa. Aitamen lorian parte hartuz bizi zoriontsu luzea Noe ttipiari.

Omiasaindu

Ibiakoitzean ditugu egun hortako mezak (9:00) Armendaritzen eta (10:30) Mehainen. Igandean 2an, Iholdin (9:00) eta Heletan (10:30).

Azaroaren 11n

Jada aipamen laburra izana da emanik meza bost herriendako: Mehaine, Iholdi, Landibarre, Irisarri eta Heleta, emana izanen da gure herrian (10:30), hor izanen dugu usaian bezala Iholdiko klika bazterren harrotzeko baina ere parte hartzeko bai mezan, bai oroitarriaren inguruan, soinuz laguntzeko horko otoitz eta kantuak. Herritarrak bereziki gomit dira egun hortan, jada erran bezala bi izen berri gehiago ezarriak izanen dira oroitarrian zizelkaturik. Jada 37 herriko semeren izenen segidan, gehiago dena baten familiako iloba ttipia agertu zaigu, plazer hartu omen du eta guk ere bai. Plazer hori nahi ginuke partekatua izan dadin herritar anitzek parte hartuz, bereziki gazteek, eder daiteke oroitzen balire haien adinean partitu zirela gerlan bizia galdu zuten horiek oro. Ondorioz baitago egun momentuan segurik libertatea, ibiltzeko, erraiteko, anitz erresumetan gaur egun oraino falta direnak, zor diegu.

Ondoko bazkariarentzat izenak eman herri bakotxeko arduraduneri lehenbailehen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016