Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Urriaren 30a
Izturitze rando - Omiasaindu - Kabalkadaz hitzaldia
Izturitze rando
Erberua elkarteak urte guziz antolatzen duen kirol gertakaria joan den igandean iragan zen. Aurtengoak aroa ez zuen alde, bazterrak uretan baitziren eta bideak lerrakor bilakatuak. Halere220 bat ibiltarik (90 VTT) parte hartu zuten ateriarekin. Makurrik gabe, dena untsa joanik antolatzaileak kontent agertu dira.
Omiasaindu
Eguneko elizkizuna (10:30) izanen da Izturitzeko elizan.
Eliza atean, Aiherrako eskola giristinoko burasoek egin bixkotxak erosten ahalko dira; sustengua ekartzeagatik erosle guziak eskertzen dituzte aitzinetik.
Kabalkadaz hitzaldia
Hilabeteko merkatuaren ondotik azaroaren 7an Artetxean (19:30)Peio Berterretche makearra kabalkadaz mintzatuko da.










