Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Urriaren 30a
Heriotze - Eskubaloia - Pilota
Heriotze
Jeannot Vignau-Tuquet zendu da 82 urtetan, lau haurren aita, eta bere emaztea galdu zuen duela hogoi urte egunez egun. Harri pikatzaile enpresa sortu zuen gazterik eta bere bizi guzian ofizio hortan arizan da. Irisarriko herrian ere, kontseiluan izan da anitz urtez eta axuant kargua ereman du serioski. Erretretan sartu zelarik, enpresaren segida bere bi semeek hartu zuten. Pilota eta errugbia biziki maite zituen eta bere lagunekin denbora goxoak pasatzea ere. Dolumin bizienak eskaintzen dizkiogu familia guziari.
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek berdinketa egin dute multxoko lehenaren etxean, Andernos-en, 31-31.
Neska gehienetan, bigarren taldeak irabazi du Saran, 35-31.
Heldu den larunbateko partida
Frantziako koparen bigarren itzuliaren kondu, Irisartarrak (N3) Asson-era joanen dira (N2) (21:00).
Pilota
Aste hondar huntan, Irisartarrak Pilota elkarteko hiru parek kanporaketak jokatzen zituzten. Hirugarren mailan, Muscarditz-Arbeletchek opor egin dute Urruñarrak-en parean. Ondorioz, Ximun eta Julienek hirugarren mailako bigarren fasean segitzen dute.
Bigarren mailan, Etchevers-Chamalbidek irabazi dute 40-30 Itsasuarrak-en aitzinean, ondorioz, Eneko eta Davidek ber heineko mailan segitzen dute.
Lehen mailan, Etchegaray-Bidartek galdu dute 39-40 Lau Herriren parean. Julien eta Paolok bigarren mailan segituko dute.
Palantxan
Hemen neskek, bakotxak beren mailan, bai bigarrenean eta hirugarrenean bigarren faseko multxoko partidekin segitzen dute.











