Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Urriaren 30a

Arimen gaua - Omiasaindu

Arimen gaua

Urriaren 31n, ostiral huntan, iraganen da urteko besta hau. Huna xeheki egitaraua:

Atharrinkuienapainketa tailerra (10:00), "Beldurrak sutara", desfile alaitua plazatik Atharrirat (18:30), Itsasuko hiru eskoletako haurrek bertsu, kantu eta dantzak emanen dituzte. Atharrin aperitifa partekatua (19:30) (bakotxak jateko eta edatekoa ekartzen du eta denek elgarrekin partekatuko dugu gau goxoa pasatzeko). Euria balitz dena Atharrin.

Omiasaindu

Omiasainduko meza izanen da Itsasuko elizan larunbat huntan, azaroaren lehenean beraz (9:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016