Orotarik | 2025eko Urriaren 30a

Kukumarro

Xarles Videgain

Behia eta ergia (2/2)

(Joan den asteko segida)

Estali gabe, besterik entzuten da: zezena ematea, gobernatzea. Izen franko aipatu ditut eta orain aditzen txanda. Miga hasten da susaltzen: susara diogu nahiz bestaldean hasi den berotzea erraiten eta ere umeske. Orduan estalarazten da; Iparraldean, estalaraztea eta salto ematea, legea egitea eta bortitz iduritzen zaidan kastigatzea.

Estalarazi ondoan, ikusten da zezenak (edo intzeminazioneak) efekturik egiten duen. Ez badu egiten, erraiten da behia itzultzen dela, bere hogeia berriz baduela (haren zikloa hogoi egunetakoa da). Ontsalaz, behia ernari gelditzen dena, ernari, ez da beste izenik euskaraz, ez da erraiten esperantzetan eta ez zen erraiten xahaldun edo aratxedun dela ernari erran orde. Ernari delarik, bosgarren hilabetetik hara nik uste, humepiztea gertatzen omen da; eskuz laborariak umea senditzen omen du mugitzen behiaren tripan, hori da humepiztea, laborariek erakatsi didatenaren arabera. Ttipia galtzen badu behiak, ilortzen da eta batzutan “la brucellose” ere ilhortze deitzen da, eritasun hori duenak umea galtzen baitu komunzki.Sortzekoa den umea lehena balin badu behia lehentxa da. Ez dut sekulan entzun jendeetan eta aldiz frantsesez “primipare” delakoa emazte batez erraiten dute medikuek eta emagintsek.

Azkenean behia erdi da. Erdi da, hala diote eta ez erditu eta orain arte (bestaldean ez bezala) ez zen jendetzan erraiten. Gerta zitekeen jiten ari zen umea portuan itotzea, sobera handi balin bazen amaren hankendako. Baziren hortan zekiten jendeak marexal izan gabe, berdin sokak erabiliz umea salbatu nahiz ipurdiz jiten zelarik. Barka, ipurdiz eta ez zen “par le siège” erraiten.

Sortzen den umea esnez hazten da. Lehenbiziko esnea, beharrezkoa, horitza deitzen da horixka baita. Denbora hortan behia esnedun dela diote. Esnedun ez da esnetsu: esnetsu ez den behiak ere esne gehiago ematen du umea izan ondoan. Berantago, xahalak ez du gehiago esnerik hartu behar. Erraiten da antzutzen dela edo higuintzen edo ihagüntzen dela eta Garazin entzun dut aphariak kentzea. Berexi ere erran daiteke: ez ahantz berexi horrekin erdaraz “sevrer” eta “séparer” gauza bera dela.

Antzutu beraz. Ordutik hara, ama, behia antzu da, hutsa da, ez da ernari, ez da esnedun eta laster prest dateke eta daiteke beste ume baten ukaiteko. Ez da batere “stérile”. Behia bere ume gaztearekin dagoelarik behi xahaldun edo behi aretxedun da (amume ardietan). Beraz, ernari eta xahaldun bi gauza dira. Behia ernari da umea tripan dueno, behia xahalduna umea ondoan duelarik eta bizirik.

Aipa dezagun zer gertatzen den zezenak ez badu efekturik egiten. Behin gertatzea, paso. Lehen xerkatzen zuten beste zezen bat detximalurretik kanpo, entzun dut adibidez Oztibarren Suhuskunera joaten zirela behia bizpahiru aldiz itzultzen balin bazen. Ez badu hartzen behiak orduan epaitua da: diogu ezin harrazizko dela, itzulkari, mando, matxorra dela, hitz itsusiagoak aipatu gabe. Bainan antzua den behia ez da mando nahiz mando bilakatzen ahal den.

Laborariak deliberatzen du kabalaren etorkizuna, etxean begiratzen balin badu aitzinekoa dei lezake, laneko edo uztarriko lehen. Aldiz pikoko erraiten da kabal bat igortzen balin bada, pikoko eta gizenarazten da. Bestaldean okelabehi ere deitzen da edo leporako. Beraz hitz anitz.

Horra beraz behiaren abentura eta katastrofa zonbait. Behar bada hirian den jendeak edo vegan denak katastrofa eta hitz horiek arrotz ditu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/10/30

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

Zokoako hondartza garbitu dute laugarreneko ikasleek

Irailaren 30ean, asteartez, laugarreneko 77 ikasleak Zokoako hondartza garbitzen izan ziren. Zientzietan, baita ere beste hainbat gaietan, gure ikastetxean garapen iraunkorraren inguruan erematen den lanketa bati hasiera ederra emateko parada izan da; "Cleanwalk" ekimenean parte hartuz.

Horretarako, eskularru batzu hartu, zikin ontziak eta ikastetxe ondoan dugun hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki ginuen, baita ere ikastetxe inguruko beste eremuen garbiketan.

Itsasoak ekarritako soberakinak jasotzerakoan, batez ere ohartu dira ikasleak plastika zati tipiak direla gehienik biltzen. Harroketan harrapatuak zeuden gurpilak eta antzerako tramankuluak askatzen ere nahiko lan ukan zuten.

Gelako ikasle arduradunek garapen iraunkorraren inguruan eremanen duten lanketaren baitan kokatzen da ekimen hau, zentzu horretan ikastetxean jada egiten...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/10/30

Haziak mintzo

Haziak%20mintzo

“Eguerdiro hitz goxo”, “Les midis d’amatxi”, Euskal Haziak elkartearen proiektu berria

Euskal Haziak elkartea zuetako batzuek ezagutuko duzue dagoeneko. Ipar Euskal Herriko eskola elebidun katolikoetan topatzen den elkartea gara, euskara sustatzea xedetzat duena. Euskara ikasgeletatik atera, eta ikasleen eguneroko bizitzan erabilgarri izateko proiektuak sortu eta antolatzen ditugu. Proiektuen artean, euskarazko ahozkoa, idazkera eta entzumena lantzen ditugu, dinamika ezberdinak aitzina eramanez. Urte anitz dira dagoeneko proiektu hauek antolatzen ditugunetik, historikoak direla erraten ahalko genuke! Orain ordea proiektu berri bat antolatzen hasi gira, “Eguerdiro hitz goxo”, “Les midis d’Amatxi” deiturikoa. Baina zer da proiektu hau? Aitatxi-amatxi euskaldunak xerkatzen ari gira! Boluntarioak diren eskoletako ikasle elebidun eta aitatxi-amatxi euskaldunen arteko topaketak antolatu nahi ditugu, euskara jarriz...

Irakurri segida

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016