Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2025eko Urriaren 30a
Asteburuko elizkizunak - Eskuz Esku Esnasun - Pilota
Asteburuko elizkizunak
Omiasaindu dugu asteburu huntan. Huna Errobiko Salbatore parropiarentzat elizkizunen tenoreak: ortziralean bezperako meza (18:00) Haltsu; larunbatean (9:00) Arruntza eta Jatsu, (10:00) Komentuko kaperan, (10:30) Larresoro eta Uztaritze. Igandean (9:00) Arruntza, (10:30) Uztaritze (urte osoan parropian zendu direnen oroitzapen meza). Omiasaindu besta on deneri.
Eskuz Esku Esnasun
Eskuz Esku elkarteak ateraldi ona egin du joan den larunbatean Aldude Esnasura. Autobusez joan da talde osoa (80 bat kide) geldialdia egin duela Bankan Olaberria mehaztegien zentroa bisitatzeko. Ondotik denak bildu dira Esnasuko St Sylvestre jatetxean bazkari on baten preziatzeko (eltzekari, arrain, uso salmoa, gasna eta deserta); denak ahotik ezin utziak. Ez da erraite beharrik ondotik kantua errexki airatu dela barne hartan, denen umore ona lagun. Zuzendaritza pozik gelditu da lehendakaritik haste; denak erretiratu dira etxera, gehienak prest direla jadanik Eguberriko bazkariarentzat abenduko hilabete hortan izanen dena. Ez da oraino finkatua eguna eta tokia.
Pilota
Joko garbin ezkerparetako xapelgoa hasi da larunbatean. Kiroletan iragan den partidak ikusi du helduetan gure talde nagusia (Echenique, Sansebastian) nagusitzen Hiribururi 40-21. Hurrengo partida larunbat huntan pare berarentzat beti Kiroletan Baionaren kontra. Egutegia errespetatuz beste bi partida ere behar litaizke larunbat huntan. Tenoreak?










