Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Urriaren 30a

Pilota

Antton eta bere sostengatzaileak
Antton%20eta%20bere%20sostengatzaileak

Frantziako banakako esku-huska finalera iritsi zen Antton Ithursarry, Bardozeko Uhaldean taldearen jokalari gaztea. Itsasuko ezkerparetan gertatu zen partida, Ruben Bordagarayren kontra, 10 punttuko bi mantxaz. Gaizki hasi zen partida Anttonentzat, nahiz eta bere familia eta lagunen sustengua ukan zuen. Izan ere, lehen mantxa hiru eta hamar galdu zuen Anttonek.

Pausan, Thibault Bidart bere entrenatzaileak eman zizkion aholku onak eta horri esker bere konfiantza eta bere jokoa berreskuratu zituen Anttonek. Desberdintasun gehiagorekin jokatu zuen bigarren mantxa, eta irabazi zuen hamar eta zazpi.

Beraz azken bost punttuko mantxa behar zen jokatu bi jokalarien arteko berdinketa hausteko. Aitzinean hasten zen Ruben, hiru eta bat. Bainan Anttonek ez zuen galdu nahi eta bere indar guziak bota zituen partidan, eta azkenean berdin ziren bi jokalariak, lau puntturekin.

Publiko guziak bere hatsa atxiki zuen azken punttuarentzat, bainan maleruski Anttonen pilota marraren azpira pasatzen zen eta epaileak "falta" erran zuen. Horrela bukatu zen gure jokalariaren abentura Frantziako txapelketan. Harro izaten ahal da, Uhaldean taldearen koloreak duinki beztitu zituelako.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016