Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Urriaren 30a

Hitzaldia - Kantu afaria

Hitzaldia%20-%20Kantu%20afaria

Hitzaldia

Euskal etnopoloak antolatu"Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke"kolokioaazaroaren 5 (asteazkena) eta 6an (osteguna) iraganen da, Arte Hirian.Aurtengo edizio huntan hizkuntza eta kulturaren arteko harremana aztertuko da, biziberritze kultural kontestu batean. Zer heinetan hizkuntzak eta kulturak elgar eragiten dute? Lotura hori beti bistakoa ote da? Zerk funtzionatzen du eta zerk ez? Munduan zehar eramaiten diren biziberritze kultural prozesuen erronkak, zailtasunak zein dira?Ikerlari ezberdinak galdera horien galdezkatzera gomitatuko dira eta hitzartzeek nazioarteko eta bertako esperientzia eta dinamika ezberdinak agerian emanen dituzte (Euskal Herrian, Europan eta haratago).

Kantu afaria

Azaroaren 7an (20:00), kantu afaria iraganen da Kupela sagarnotegian. Oihu Kanta taldea da animazioaz arduratuko. Xehetasunentzat: 05-54-81-02-30.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016