Euskal diaspora | 2025eko Urriaren 30a

Euskal "Haziak zabaltzen" Argentinako Tandilen... eta munduan

Joseba Etxarri

JENNY & JOHN YSURSA. Chinoko Euskal Etxeak “Bizi Emankorra” saria eman die larunbatean John eta Jenny Ysursari. AEBn sortu senar-emazteek merezimendu osoz jaso dute, bizi osoa euskara eta euskal kulturari emana, dantzari, kantari, irakasle, antolatzaile, idazle, musikari... zerrenda arras luzea. Zorion bero-beroak!
JENNY%20%20JOHN%20YSURSA.%20Chinoko%20Euskal%20Etxeak%20Bizi%20Emankorra%20saria%20eman%20die%20larunbatean%20John%20eta%20Jenny%20Ysursari.%20AEBn%20sortu%20senar-emazteek%20merezimendu%20osoz%20jaso%20dute_%20bizi%20osoa%20euskara%20eta%20euskal%20kulturari%20emana_%20dantzari_%20kantari_%20irakasle_%20antolatzaile_%20idazle_%20musikari...%20zerrenda%20arras%20luzea.%20Zorion%20bero-beroak!

TANDIL, ARGENTINA. Iragan igandean hasi zen Buenos Aires probintziako Tandilen 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Bistan da ez dugula oraino argazki eta berri adierazgarririk, programako zati nagusia ondoko egunetan eta asteburuan izanen baita, baina HERRIA ere hor egonen delarik, ukanen dugu heldu den asteko zenbakian argazki eta kronika ustez ederrik, hasteko klarki ikusi baitugu zoin ahalegin handia egiten ari diren Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko bazkideak, emankor eta ekarpentsu izaten, heien erantzukizun den aurtengo edizioan. Biba, bai, Diasporako gure gazteak... eta gure heldu eta zaharrak, belaunaldi guziak elgarren lankide baita posible honelako besta handi bat Tandilen muntatzea!

Bizkitartean, aipa ditzagun heldu den asteko beste hitzordu batzuk. Txileko Santiagon, “Euskal Kontzertua” deitu saioa eskaini dute asteazken huntan “Txileko Euskal Gizataldea” Euskal Etxeko koralak eta dantza taldeak. Hiri berean, hileko lehen ebiakoitz oro bezala urritik, “Hilario Olazaran Txileko Teatro eta Txistu Taldeak” kalejirak joko ditu hiriburuaren bihotza den Arma Plazan, bi txistu, atabal eta akordeonez. Egun berean, Valentzian, Euskal Etxeko eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko “Euskara Ikasleen Topaketa” antolatu dute Euskal Etxean (11:00), bilkuretan “Euskara praktikatzeko dinamikak” solasgai, hitzaldia “Euskara ikasi eta euskaraz bizi” gaiaz eta herri bazkari bat programan. Itsasoz bestaldean, Kaliforniako Bakersfield-en, “Baztandarren Topaketa” edo “Baztan Reunion” Wool Growers euskal ostatuan, Idoya Urruty eta Maite Maizterrena antolatzaile.

Berriz ere itsasoa zeharkaturik, igandean, Palma Mallorcakoan, Euskal Herria eta Uruguairen arteko elkartasun eta ahaidetze ekitaldia iragarri du Artea Euskal Etxeak Son Rapinya Pilotalekuan. Eguerdian abiaturik, Txalaparta Tailerra eginen dute Euskal Etxeko txalapartariekin; Pilota Tailerra, bertako eta Uruguaiko lagunekin; "Dos Orillas" murga uruguaitarrak emanaldia eskainiko du; eta jardunaldia, pintxo-pote bat partekaturik bururatuko da. Egun berean, baina Idahoko Boisen, AEBn, euskal komunitatean hil direnak gogoan, “Memorial Mass” meza gauzatuko dute (14:00) (aurten Risen Christ elizan), bertako euskaldunek, azken 29 urteetan urte guziz egin bezala. Mezaren ondotik, familia eta lagunen, eta komunitateko kideen, elgarretaratzea, bakotxak eraman janari eta edariekin. Duela astebete ber bilkura egin zuen San Frantziskon, AEB mailan, Gure Euskal Etxeak, online emanik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3807. zbk

Gure Hitza | 2025/10/30

Edaten dugun ura

Louvreko museotik airatu dira Frantziako koroako joia famatu batzuk, milaka safiro eta diamante distiratsuz osatuak. Mundu zabalean ikaragarriko oihartzuna sustatu duen ebasketa. “Ezin estimatuzko galtzea” Frantziako “ondare paregabearentzat”, gainera “munduko museo handienean” gertatua. Afruntu bikoitza! Baina ene gustuko bada joia horiek baino altxor askoz garrantzitsuagorik. Hala nola ura, edateko ura, xahutzen eta kutsatzen ari dugun ura. Joiarik gabe bizi gintezke, urik gabe ez. Urak Lur planetaren %71 nonbait han estaltzen du, baina ur kantitate horretatik %2,5 inguru baizik ez da edangarri. Menane Oxandabaratzek, mundu zabaleko kronikan, artikulu ohargarria argitaratu zuen joan den uztailean gai hortaz, berriz irakurtzea merezi lukeena (3797. zenbakia, 2025/07/31).

Ur edangarria ez da betirako izanen, ez badugu kasurik egiten, salbu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016