Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Azaroaren 20a

“Perkainen Haritik”

“Nun habila Perkain” bideo dokumentalaren “Perkainen Haritik” segida azaroaren 29an Sanoki gelan aurkeztua izanen da.Bi emanaldi izanen dira: lehena (15:30) eta bigarrena (18:00). Oraikoan, XIX. mendeko gure hiru herri hauetako pilotaren historia kondatuko du. Ez baigira eneatuko hainbeste baita kondatzeko. Filma Sorogainen, bota luze pilota partida batekin hasiko da. Gisa hortan hobeki konprenituko dugu artzainak pilotan mendietan nola artzen ziren. Segitzeko, lekukotasun arraroa izanen dugu, Ximuneneko Frantxoa Bidaurretarena. Hunek kondatuko dauku xehe xehea, bere haur denborako oroitzapeneri fidatuz, nola Garzelan pilotan artzen ziren. Ondotik, Aldudeko plaza xaharrarensegeretuen miatzearen aldiizanen da eta hunekin laxo jokoa esplikatua izanen da. Aldudarren balentriak ere kondatuko dira bainan ez bakarrik... Bankarren ganik jasan afruntu baten berri ere ukanen baitugu! Baztanen barna ibili ondoan, Gabriel Martiren bankarraren bizia eta paletaren asmatzea ere aipatuko da. Berriz ere izanen da zer ikas eta zer ikus hain ederrak diren gure bazterren begira.Ongi etorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016