Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Azaroaren 20a

Heriotze - Eskubaloia - Pilota

Nazional 3 gizon taldea
Nazional%203%20gizon%20taldea

Heriotze

Azaro hastapenean, Arriotako Beñat Eliceche zendu da eritasun luze baten ondotik, 83 urtetan. Bere bizia pasatu du laborantxan. Ehorzketak iragan dira Irisarriko elizan. Gure doluminak eskaintzen dizkiogu familia guziari.

Eskubaloia

Gizonetan, Nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi dute Tournefeuillen, 33-28.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Bordelen, 29-31.

Nesketan, erregional mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Floirac-i, 38-17.

Heldu den asteburuko partidak

Gizonetan, Nazional 3 mailan, irisartarrek errezebituko dute Marmande (19:00).

Erregional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Léognan (21:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dure Kostaldea (17:00).

Neska gehienetan, bigarren taldeak errezebituko du Asson (14:00) igandea.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Kanbon, Lescar-en kontra (17:30).

Pilota

Multxoko partiden ondotik, huna Irisartarrak Pilota elkarteko esku-huskalarien gorabeherak.

Laugarren mailan, Mikaël eta Battit Poutçou-Hourcade anaiek, denak galdurik, azken partida irabazi dute Mauleren parean.

Hirugarren mailan, Ximun Muscarditz eta Julien Arbeletchek ez dute gauza handirik egin ahal izan. Partida guziak galdurik, laugarren mailarat jausten dira.

Bigarren mailan, Eneko Etchevers eta David Chamalbide, azken hunek Xan Bidarten segida hartua du, azken partida irabazi dute Zaharrer Segikoen parean. Ondorioz, bigarren mailako lekua segurtatzen dute.

Beti ber mailan, Julien Etchegaray eta Paolo Bidartek txapelketa aitzina segitzen dute. Lehen mailan hasirik, kanporaketa pundu soil batez galdurik, bigarren faserako multxoko partida guziak irabazi dituzte. Orain, astehondar huntan, final-zortzirenak jokatu beharko dituzte.

Beraz, jaz bezala, Julien eta Paolok bigarren mailako bidean segitzen dute, agian luzaz...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016