Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Azaroaren 20a

Baionan Kantuz - Topaketak - Antzerkia - Arteen artean - Irakur ttipi

“Mundua pitzatuta dago...” antzerkia
Mundua%20pitzatuta%20dago...%20antzerkia

Baionan Kantuz

Azaroak aurten ere bost larunbat ditu, bainan Baionan Kantuz beti bezala laugarrenean iraganen da, hots 22an. Hunek Eguberriri buruz begiak itzuliak dituzke eta Olentzerori dei eginen dio Manex Pagolaren “Zeren, zeren” kantuarekin. Azken bi hitzorduetan, bi kantu berri sartu dira programan, Gozategi taldearen “Egun on” segidan kantariek jabetu dutena eta “Mariñelaren zai”, ederra bainan lan gehiagoren galdegile dena. Bernat Etxepareren “Kontrapas” ere xaramelatua daike gogoratzeko euskal literaturaren lehen liburua Euskal Museoan ikusgai dela urtarrila arte, ekitaldi eta konferentziek lauzkatzen dutena. Baionan Kantuzen programa osoa jada www.baionan-kantuz.euseta www.facebook.com/baionankantuz guneetan aurkitzen ahal da. Lekua ez da kanbiatzen, Euskal Museo aitzinean ateri bada eta euria balitz Albert 1er eskolan.

Topaketak

Azaroaren 22an (9:00), euskaraz inprimatu lehen liburuaren inguruko topaketakiraganen dira Herriko Etxeko areto nagusian. Sabine Cazenave, Audrey Farabos, François Pic, Katixa Dolharé-Çaldumbide, Gidor Bilbao eta Sho Hagio izanen dira besteak beste parte hartuko dutenak. Xehetasunentzat, deitu Euskal Museora: 05-59-59-08-98.

Antzerkia

Azaroaren 22an (16:00), Ttanttaka teatroak “Mundua pitzatuta dago...” antzerkia emanen du Mediatekan. Huna sinopsia: “alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte anitz geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko”. Familia osoarentzat, 8 urtetik goiti.

Arteen artean

Azaroaren 25etik 29ra, musika, dantza, kantua eta antzerkiaz gozatzeko aukera izanen da, “Arteen artean” ekitaldiaren baitan.

25ean, egun profesionala iraganen da Kontserbatorioan (10:00-12:00), topaketa euskal eta okzitaniar musika eta dantza tradizionalen nahiz antzerkiaren inguruan, departamenduko sareko egiturekin.Topaketa profesionala izanen da ondotik (14:30-16:30).

26an, euskal dantza kurtsoen ate idekiak Kontserbatorioan (16:30-21:30).

27an, mintzaldi publikoa, “Herri kultura eta diglosia, kabalkadaren funtzioak gaur egun” gaiaren inguruan Euskal Museoan (18:00).

29an, Miarritzeko Gare du Midin Arteen Artean Master Klaseak.

Irakur ttipi

Azaroaren 26an (10:30), Gurutze Sainduko mediatekan, euskarazko irakurketak izanen dira haurrentzat, euskara praktikatzeko eta mundu berri batzuk ezagutzeko. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendua izanen da. Xehetasunentzat: 05-59-59-17-13.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016