Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Azaroaren 20a
Ezkontza - Heriotze
Ezkontza
Duela zonbait egun, Pokoineko Laura Antchagnok Xemartin Azkonegui eihelartarra biziko lagun hartu du.Bikote hau Garazi eskualdean bizitzekoa da.Goresmenak Laura eta Xemartini.
Heriotze
Joan den astean, Larresoron Ttattin Etchebarren ehortzia izan da.Gazteko izena Bidondo, Arzamotzainean sortua zen.Bizia Parisen iraganik, bere espos lagunarekin Larresororat erretiratua zen.Bi seme-alaben ama, 93 urtetan zendu da.Doluminak familiari.










