Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Azaroaren 20a
Harra
“Pinoaren nematodo” izeneko harraren abiagunea atzeman dute Seignosse eskualdean. Har horrek milimetro bat baizik ez du neurtzen eta aste batez pinu bat hiltzen ahal du. Gainera, biziki fite hedatzen da koleopteroei esker, beraz deus ez badugu egiten haren kontra, kaltegarria izaten ahal da egurraren adar ekonomikoarendako.
Alta, jakin behar da har hori ez dela lanjerosa kabalentzat eta jendeentzat.
Hori ikusita, 20 kilometroko geriza eremuan, abiagunearen inguruan, Landesetako prefektuak erabaki du gure herriaren zatitxo bat iparrean barne ezartzea. Orain beraz, debekatua da landare edo zuhaitzak moztea edo eramatea, eta arraxindunak (zapinak, pinuak,…) hondarkintegira eramatea.
Gehiago jakiteko, informazioak atzeman daitezke www.bardos.fr webgunean.










