Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Azaroaren 20a

Haizea dator… - Euskararen urtaroa

Haizea dator…

Azaroaren 21ean (18:30), “Haizea dator…” bertso saioan parte hartuko dute Josu Txoperena, Ganiz Zapirain, Aitor De Bosque, Hodei Lekuona, Ainhize Urkia eta Johane Larre bertsulariek. Gai emaileak Eneko Aizpurua eta Hegoi Alberdi izanen dira. Hitzordua Enbata gaztetxean emana da.

Euskararen urtaroa

Hona hemen Hendaian iraganen diren jarduerak:

Azaroaren 21ean, Borderline Fabrikan (17:30) denentzako pailazo tailerra, 8 urtetik goiti (Imanol Espinazo). Taloak prestatzeko tailerra (20:00).

Azaroaren 22an, Gaztelu Aretoan (14:30) euskarazko diktaketa, Maddi Ane Txoperena idazlearen parte hartzearekin, ondotik Kantuz Kantu eta zintzur-bustitzea.

Azaroaren 28an, Mediatekan (18:30), literatur-topaketa Ekaitz Bergaretxerekin, “Masusta Erreximenta” liburuaren inguruan.

Azaroaren 29an, Hiri-barnean eta Borderline Fabrikan, soinu-ibilaldiak “Zortzigarren Eskualdea” (17:30-19:00). Ondotik, pintxo pote eta Dortoka irratsaio berezia.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016