Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Azaroaren 20a

Eguberriko merkatua

Eguberriko%20merkatua

Arberoa ikastolak urte guziz antolatzen duena aurten Izturitzeko herriko gelan iraganen da, azaroaren 30ean, igandez (10:00-14:00). 20 bat mahainetan: jantzi, jostagailu, apaingailu, edergailu, goxoki, janari, edari eta eskulan eder anitz ere salgai izanen dira.

Haurrentzat goizean lantegi bereziak asmatuak dira.

Lekuan berean izanen da ostatua janari-edariekin.

Euskara bizi dadin nahi duten guzieri idekia den memento goxo hori ez hutsegin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016