Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Azaroaren 20a

Azaroaren 11 - Feria

Feria
Feria

Azaroaren 11

Egun distiranta zerutik, aberatsa lurretik, jada aipatutako bost herrietarik jendalde ederra, gazte multxo ederra, kuraia emaiten baitu, auzapezak, 8 bandera, Iholdik suhiltzaileena barne. Jaun erretorak bere predikuan sustatu gaitu oroitzapen, errespetu eta estimu merezi dutela, hain urrun, herritik urrun, herria gogoan bizia eman duten gazteek. Oroitarriko izenen aitzinean bildutasun handian gure deiak bakearen alde kantatu ditugu Iholdiko klika lagun. Egun hunkigarri hortan parte hartu duten guzieri bihotzez milesker, eta orain abenduaren 5ean dugu Aljerian hil direnen oroitzapen eguna Irisarrin.

Feria

Horiek guziengatik ez ditugu gure feriak ahantzi behar. Heletako Santa Katalina, aipatu orduko alegera batek hartzen zuen jendea, urrunetik heldu zirenak egia erran orain bidea lasterrago egiten dela. Gure ferietako amatxi adinduna beti hor dugu pinpirinan “Oilarra kukuruka” kantuko bertso batek dioena “Zinez atso pollita da gure amatto, xahar izanagatik ez oraino ttontto. Diruz balin badago poxi bat pobretto. Omore onez badago zinez aberats”.

Lehenago Santa Katalina egunaren barne ziren gure feriak, gure amatxi ez sobera akiarazteko, orain izaiten dira, funtsean feria guziak bezala, egun horri hurbilenak dauden ibiakoitz-igandetan, aurten beraz azaroaren 22an eta 23an. Zorigaitzez eritasun arriskuarengatik ez da behirik izanen. 22an zaldiaren eguna, igandean behor handien lehiaketa, 43 izen badira jada jinak. Tresneria, autoak, mahainak, kanpoan baina barnean ere ezen ostatuek egun horiei doakien janaldi bereziak eskainiko dituzte. Gure ongi etorri goxoa eginez, zuen ikusteko plazerarekin ordu arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016