Herriz Herri - Makea (L) | 2025eko Azaroaren 20a
Palestina Libre
Joan den larunbatean, ehunka pertsona hurbildu dira Iparraldea Palestinarekin kolektiboak antolatu egunera. Palestinarrek bizi duten genozidioaren berri ukan dugu. “Palestine Vaincra”, “Urgence Palestine” eta “Bakerako Batasun Judu Frantsesa” (UJFP) mugimenduetako ordezkariek mintzaldietan parte hartu dute. Lekukotasun horieri esker Palestinako eta Zisjordaniako egoera politikoa azaldua izan da. Eguna bururatu da kontzertuekin.











