Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 20a

Arrantzako hondakinetarik ongarri biologikoetara

M.V.

Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren parte den NEIKER erakundeak arrantzako eta akuikulturako hondakinetarik ongarri biologikoak ekoizteko xedea duen ekimena sustatuko du. Egitasmo hau gauzatu ahal izateko, NEIKER-ek Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatzen duen SEA2LANDEuropako proiektua koordinatuko du.

NEIKER-en arabera, ongarri biologikoak gai dira ongarri mineralak ordezkatzeko. Beraz, aukera ematen dute ingurumena gehiago errespetatzen duen laborantza bati buruzko urratsak egiten segitzeko. Bestalde, kanpotik heldu diren ongarriekiko mendekotasuna murrizten lagunduko dute, ezen, jakin behar da gaur egun laborantzan erabiltzen diren ongarri sintetiko gehienak Europak inportatzen dituela, Errusiatik eta Marokotik, bereziki. Bertze abantaila bat ere badu SEA2LAND egitasmoak: mementoan, arrantza eta akuikulturako hondakin gehienak zuzenean itsasora edo zabortegietara botatzen dira. Ekimen honi esker, hondakinak alferrik xahutzea saihesteaz gain, ustez baliorik ez duen zerbaiti balioa emanen zaio.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/11/20

Iratxe Sorzabalen tortura salaketaren auzia

M.V.

Iratxe Sorzabal euskal presoak pairatu zituen torturen salaketa egin zuen bere kontrako auzietan, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta joan den ekainean, Auzitegi horrek onartu zuen frogatua zela auzian akusatuari “tratu ankerrak” eman zizkiotela 2001eko martxoan arrastatu zutelarik, eta horien ondorioz hartu zuela bere gain Irungo atentatuaren eta bertze batzuen erantzukizuna.

Ebazpen “historikoa” zela adierazi zuten Egiari Zorrek eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak. Bi erakundeek jakinarazi zuten Sorzabalentzat “egia eta justizia osoa” erdiesteko urratsak emanen zituztela. Orduko engaiamenduari jarraituz, Giza Eskubideen Behatokiak (GEB) azaroaren 12an eman du lehen urratsaren berri: Iratxe Sorzabalek bere torturatzaile izan ziren guardia zibilen kontrako auzia berriz zabaltzeko galdea aurkeztu du.

GEBk uste du “argigarria” dela Sorzabalen kasua, agerian uzten baitu tortura “estatu tresna sistematiko” bat izan dela tratu txarren bidez...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/20

Klima aldaketara egokitzeko plana

M.V.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak “Klima aldaketara Egokitzeko Euskadiko lehen Plana” onartu du joan den astean. Jose IgnacioAsensio diputatuak azaldu du planak 2025-2030 denboraldia hartzen duela eta 23 neurri zehatz biltzen dituela.

Larrialdi klimatikoak Gipuzkoan ere eragina baduela aitortu du Asensiok. Ildo horretan, zehaztu du “ingurumen-betebeharra” izateaz gain, planak jendeen bizitzaren alde ere egiten duela: “Ez gara soilik ingurumenaz ari: osasunaz, giza bizitzaz eta gure gizartearen etorkizunaz ari gara”.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/20

Hegazti gripea

M.V.

Hegazti gripe kasurik ez da oraino agertu Hego Euskal Herrian, baina hala ere Espainiako Gobernuak ezarri duen konfinatze agindua bete beharko dute EAEko eta Nafarroako laborariek. Espainiako Nekazaritza ministerioaren beldurra da basa-hegaztien migratze garai hauetan gaitza hedatuko dela etxeko hegaztietara.

Konfinatze aginduarekin desadostasunak agertu dira Euskal Herrian. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek uste dute Espainiako Ministerioak iragarri dituen neurriak “gehiegizkoak eta “goizegi hartuak” direla. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburua den Amaia Barredok, ordea, adierazi du neurria bete beharrekoa dela. Nafarroako Gobernuaren ustez ere, konfinamendua beharrezkoa da, Europan barna egoera “oso larria” delako.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/20

Euskal presoak

M.V.

Sare Herritarrak Gurutz Agirresarobe, Itziar Alberdi eta Josu Navaez euskal presoen gradu progresioen kontra aurkeztuak izan diren helegiteak salatu ditu. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Fiskaltzak aitzineko astean jakinarazi zuen hiru lagun horien hirugarren graduen kontra altxatuko zela, Covite biktimen elkarteak horiek salatu ondoan. Ondorioz, hiru presoek berriz espetxera itzuli behar izan zuten. Sarek fiskalari leporatu dio borondate politikoetan oinarrituz jokatu duela, irizpide juridikoak lehenesteko partez. Halaber, euskal presoen eskubideen aldeko plataformak salatu du horrelako erabakiak “oztopo” direla elkarbizitzarako bidean.

Sare Herritarrak oroitarazi du hirugarren graduak euskal espetxeetako tratamendu batzordeen proposamenen ondorio direla, eta horien kontrako erabakia hemendik 400 kilometrora hartu izana arbuiatu du.

Agirresarobe, Alberdi eta Navaezi hirugarren gradua ezeztatzea galdegin zuen Covite erakundeak, “oraindik ezker abertzaleari...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/20

Elkartasun eta aldarrikapen adierazpenak San Mamesen

M.V.

Joan den larunbateko Euskal Selekzioa eta Palestinaren arteko futbol partida
Joan%20den%20larunbateko%20Euskal%20Selekzioa%20eta%20Palestinaren%20arteko%20futbol%20partida

Euskal Selekzioak eta Palestinakoak lagunarteko futbol partida jokatu dute azaroaren 15ean Bilboko San Mames zelaian. Bi helburu zituen partidak: Palestinari elkartasuna erakustea eta Euskal Selekzioaren aldeko aldarrikapena egitea. Partida soil bat baino gehiago, Palestinak pairatzen duen genozidioaren kontrako eta bakearen aldeko deiadarra izan da larunbatekoa.

Partida hasi aitzin, mobilizazioak izan dira Bilboko karriketan. Arratsalde hastapenean, Israelgo erasoetan hil diren kirolari Palestinarrei omenaldia egina izan zaie. Gernika-Palestina plataformak, Gure Eskuk eta Gu Ere Baik 600 herritarren sustengua ukan duen elkartasunezko ibilaldia egin dute arratsaldeko 5ak eta erditan “Herri libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa STOP” lelopean.

Arratsean, 53.000 ikusle baino gehiago bildu dira San Mames zelaian, partida ikusi eta aldarrikapenekin bat egiteko. Sarreretarik bildu den diru guzia Palestinara igorria izanen da, Mugarik Gabeko Medikuak elkartearen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/11/20

Klimaren aldeko Aliantza

M.V.

Nafarroako Klimaren aldeko Aliantzak elkarretaratzea egin du joan den larunbatean Iruñean, COP 30 konferentziaren karietara, larrialdi klimatikoaren aitzinean erakundeei erantzun “erreala, ausarta eta bidezkoa” ematea galdegiteko.

Ekitaldian, plataformak salatu du administrazioek ez dituztela beren ingurumen legeak betetzen, eta Caparroson edo Martzillan plantatu diren bezalako makroetxaldeak baimendu izana kritikatu du, Ebro eta Arga ibaiak kutsatzen dituztelako. Halaber, manifestariek “lurzoru emankorra suntsitzen duten eta plangintza sozialik gabe” onartzen diren zenbait industria-proiektu eta parke fotovoltaiko deitoratu dituzte.

Antolatzaileek ohartarazi dute Nafarroan krisi klimatikoaren ondorioak gero eta nabarmenagoak direla, hala nola Erriberako idorteak, Lizarra aldean pizten diren suteak, Iruñerriako uholdeak edo Pirinioetako biodibertsitatearen galtzeak.

Klimaren aldeko Aliantzaren aldarrikapenetan dira, bertzeak bertze, energia garbia eta...

Irakurri segida

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016