Euskal diaspora | 2025eko Azaroaren 20a

Euskal programa potoloa Parisen, 130 urte Buenos Airesen, eta gehiago

Joseba Etxarri

VALENTZIA. Mediterraneoan, aktibitate biziz ari da, aurten 75 urte betetzen ari den Valentziako Euskal Etxea. Argazkian, azaroaren 1ean egin zuen bertako euskara ikasleen elgarretaratzea. Hori hori!
VALENTZIA.%20Mediterraneoan_%20aktibitate%20biziz%20ari%20da_%20aurten%2075%20urte%20betetzen%20ari%20den%20Valentziako%20Euskal%20Etxea.%20Argazkian_%20azaroaren%201ean%20egin%20zuen%20bertako%20euskara%20ikasleen%20elgarretaratzea.%20Hori%20hori!

PARISE. Joan den astean iragarri bezala, aste hau berezia ari da izaten Parisen euskal esparruan, Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenaren karietara, Pradales lehendakaria frantses hiriburura bildu baita euskara eta euskaldunen ikurrarekin, publikoki ospaturik euskal presentzia eta ekarpena bereziki kulturan eta unibertsitatean, ordezkaritza handi bateko buru. Eusko Jaurlaritzak hirian duen Euskadiren Ordezkaritza koordinatzaile, asteartean bisita egin zuten Pariseko Eskual Etxera, bertako buruzagi eta euskal komunitateko kideekin solasteko eta asteazken eta ostegunean euskal programa gotorra abegikotzen ari da hiria Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateak lankide, Etxepareren urtebetetzea Frantziako Liburutegi Nazionalean handizki ospatzeko. Unibertsitate munduan, Euskal Herriak bere esperientzia eta jakitatea eskaini eta gogoeta bultzatzen du frankofoniako hizkuntza eta kulturen artean bertako lengoaiak eta kultur aberastasunak sustatu eta gerorako bidean ezartzen laguntzeko.

BUENOS AIRES. 130 urte ari dira betetzen aurten hiriburu argentinarrean Iparraldeko Euskal Etxea (Centre Basque Français izenpean sortua) eta Nafarroako Etxea (Centro Navarro), ekitaldiak antolaturik urteurren hori ospatzeko. Hilabete huntan, Nafar Etxearen txanda da, eta Nafarroako Gobernuko ordezkaritza bat, Ana Ollo Hualde lehendakariordea buru, Argentinara abiatu zen, Txiletik pasatu ondoren, ekitaldi horietara biltzeko. Buenos Airesen, herrialdeko nafar etxeekin elgarretaratu eta FEVA euskal federazioarekin eta munduko Euskal Etxerik zaharrena den Laurak Bateko ordezkariekin mintzatu ziren. Azaro hastapenean, kirol, kultura eta gizarte ekintzak bururatu ditu ofizialki 1895eko azaroaren 14an (orduan Orfeon Gayarre izenpean, baina berehala izena Centro Navarro-ra aldaturik) sortu zen elkarte porteño nafartarrak. Zorionak eta anitz urtez!

NAHAS-MAHAS. Eta labur-laburrean munduko beste euskal hitzordu batzuk. Bordeleko Euskal Etxean abenduaren 7ra arte Clara Lang artista euskal alemanaren erakusketa, mitologia eta euskal gaiak ardatz. Heldu den asteburuan, Bordelen bertan, kontzertua emanen dute Santa Zezilia kari Bestalariak-eko kantariek. Ebiakoitzean, Eguberri besta antolatu du Chinoko Euskal Etxeak. Eta igandean Miamin, Leire Bilbao euskal idazlea partaide eta hizlari Miamiko Liburu Azokan; euskal dantza ikastaroa eginen Bruselako Euskal Etxeak; Valentzian, Oscar Briz eta Petti kantarien emanaldia, eta ondoren pintxo-pote musikala Euskal Etxean, elkartearen 75. urtemugako programaren barnean. Zorionak haieri eta guzieri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016