Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Azaroaren 20a

Euskararen urtaroa - “Sartu jo gabe 2025” animazio eta prebentzio eguna - Donapaleuko bihotzeko ostatuen neguko kanpaina berria

Euskararen%20urtaroa%20-%20Sartu%20jo%20gabe%202025%20animazio%20eta%20prebentzio%20eguna%20-%20Donapaleuko%20bihotzeko%20ostatuen%20neguko%20kanpaina%20berria

Euskararen urtaroa

Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Euskal Elkargoak bi urtetarik egiten duen bezala, euskararen urtaroa antolatzen du. Iparraldeko 50Herriko Etxe, elkarte eta eragilerekin partaidetzan,ehun bat ekitaldi proposatzen ditu lurralde osoan: ikusgarriak, zinema eta musika tailerrak, kirol saioak, mintzaldiak, euskara ikasteko lehen urratsak, pista eta ihes jokoak… Egitarau anitza, adin eta gustu guzientzat. Hainbat aukera egunerokoan euskaraz bizitzeko.

Amikuzen,5 hitzordu proposatuak dira. Lehena, “Bizkarsoro” filma eta ondotik mahai-ingurua Euskal Monetak antolaturik, Donapaleuko zineman azaroaren 23an, igandez (18:00).

“Bizkarsoro” Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma.

Filmaren ondotik, eztabaida proposatua da.

Ondotik, hizkuntza-debekuaren eta transmisioaren inguruko mahai-ingurua izanen da. Plazara elkarteko Helene Charritonek animatuko du, Idurre Eskisabel Larrañaga eta Christophe Betbeder-ekin. Ekitaldia deneri idekia da eta urririk izanen da.

Beti euskararen urtaroa kari, beste 4 hitzordu proposatuak izanen dira ondoko astean: “Itzulera” antzerkia Dejabu konpainiarekin, Donapaleuko zineman, azaroaren 28an (20:30). Donapaleuko bisita gidatua euskaraz, azaroaren 28an (13:30). “Oihaneko pianoa” ikusgarria, azaroaren 28an (10:30 eta 14:00) Donapaleuko zineman. “Haize beltza” nobelaren aurkezpena Amaiur Epherrekin, Donapaleuko mediatekan, azaroaren 29an (10:00).

“Sartu jo gabe2025” animazio eta prebentzio eguna

Erran eta bizi, Amikuzen indarkeria mota guzien kontra parte hartzen duen elkartea da. Biktimeri buruz bere laguntza ekartzen du eta prebentzio ekintzak antolatzen ditu. Zentzu hortan, animazio eguna proposatzen du ibiakoitz huntan, azaroaren 22an, Donapaleun.

Goizean, ibilaldia antolatzen du Xutik-ek, Loisirs-Amitiés eta Oreka elkarteen gidaritzapean. Abiatzea goizeko 8:30etan Donapaleuko zinematik. Denbora txarra baldin bada, Baxe Nafarroako erakustokiaren bisita eginen da.

Arratsaldean, aisialdi tailerrak proposatuak dira (14:00-18:00) beti zineman. Kachou pailazoak 3 urtetik gorako haurrei jokoak, mimoak, antzerkia, sorkuntzak proposatuko dizkie. Ondotik (15:00), Ezec Le Floc'h konpainiak, “Plazer baduzu, milesker” ikusgarria emanen du eta gero arratsaldeko askaria eskainia izanen da.

Arratsean (20:30), Juliette Nuss-ek “Apoarmatua bizkarrean” ikusgarria emanen du.

Donapaleuko bihotzeko ostatuen neguko kanpaina berria

Amikuzeko bihotzeko ostatuan, hogeita hamar bat laguntzaile biltzen dira aste guziz nekezian diren jendeeri jatekoa emaiteko eta egun guzietako beharrak hornitzeko. 60 familia hurbiltzen dira laguntza horien bila.

Neguko kanpaina berria ostegun huntan, azaroaren 20an, hasiko da eta 2026ko martxo hastapen arte iraun behar luke. Banatuak diren ekoizpenak bilketa nazionaletik heldu dira baita astero Donapaleun eta Salbatarren tokiko ekoizleen eta partikularren dendetan egiten diren emaitzetarik ere.

Familiei beste aktibitate batzu proposatuak zaizkie, janariaz gain. Pertsonaren laguntzari lotuak dira hala nola jantziak, material ttipiak, ile-apaindegia, eta beste.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3810. zbk

Gure Hitza | 2025/11/20

3919

Menane Oxandabaratz


Azaroaren 25a mundu osoan emazteek jasaiten duten bortizkerien kontrako eguna da. Emazteak, gehienetan bikotekidearen basakeriarengatik zaurituak edota erailak dira. Edozein klase sozialetako milaka biktima kontatuak dira. Gehienetan, nehork jakin gabean familietan gertatzen dira. Ipar Euskal Herriko zenbaki ofizialik ez bada, Frantziako estatuan urte hasieratik 137 feminizidio kontatu dira eta Hego Euskal Herrian errana denez bi emaztetik bat hunkia da.

Emazteen kontrako indarkeriak mundu osoan iraunkorra izaiten segitzen du. Oraino zenbaitzuk kontsideratzen dute familiaren arazo pertsonala dela. Indarkeria matxistaren kontra borrokatzea denen ardura da, bortizkeria kasuak salatzea premiazkoa da. Biktimak diren emazteak prozedura desberdinetan lagunduak izan behar dira, informazio eta harrera guneak plantan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016