Herriz Herri - Urruña (L) | 2025eko Azaroaren 20a
Loraldiberri - Urruña aldizkariaren 7. zenbakia - Euskararen urtaroa - Urgaina gaztetxearen lehen urteurrena - Bingo umoretsua - Mutxiko ikastaldia ikastolan - Ganbera hustea
Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka
Hilaren 30ean, igandez, Loraldiberri Liburu eta Disko Azokaren 4. edizioa eginen dute R. Soubelet plazan, elizaren aitzinean (10:00-14:00). Euria balitz, Posta ganbera handian. Antolatzaileak: Urrunaga eta Berttoli elkarteak. Hamalau argitaletxe eta ekoizlek hartuko dute parte: Elkar, Maiatz, Zortziko, Lapurdi 1609, Dakit, Maita Kultura, Biarte, Gatuzain, Ipar Euskal Herriko Hitza, Urrunaga… Urruñako Maita Kultura ekoizleak Jurgi Ekiza, Odei, Fusible eta Ztah-ren azken ekoizpenak aurkeztuko ditu. Aukera ederra Olentzero eguneko opariak erosteko. Egitaraua: idekitzea eta ongietorria (10:00), Herriko Etxeko kontseilu gelan (10:30), Firulete antzerki konpainiaren "Basoa" txotxongilo ikusgarria, “Oskolaren azpian” izeneko ipuina haurrentzat (11:30), Posta gelan, kontalaria: Maddi Zubeldia. Rafa Gorrotxagi xokolate-egilearen azalpenak eta xokolate dastatzea (11:00). Koro Irazoki historialariaren hitzaldia (12:00). Gaia: Sorgin ehiza Nafarroa Garaian eta Lapurdin. Urruñako Antzerki Eskolaren errezitaldia (17:00), Palestinari eskainia, Itsas Mendi zinetokian eta bukatzeko (17:30), “Miñan” antzerkia Itsas Mendi zinetokian, Artedrama taldeak emanik. Dena euskaraz eta urririk.
Urruña aldizkariaren 7. zenbakia
Urrunaga elkarteak Urruña aldizkariaren 7. zenbakia aurkeztu eta salduko du Loraldiberri Liburu Azokan ukanen duen salmahaian. Osora 170 orrialde, kolorez, eta gehiena euskaraz. Prezioa: 10 euro.
Euskararen urtaroa
Bi urtetik behin, Euskal Elkargoak, Iparraldeko Herriko Etxe, elkarte eta eragile pribatuekin partaidetzan, euskara argitan ezartzeko ekimena antolatzen du: euskararen urtaroa. Hamabost egunez euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko, mintzatzeko edo sinpleki euskaraz gozatzeko ezohiko hitzorduak proposatzen dira. Urruñan hamabostaldi honetan honako ekitaldiak izanen ditugu:azaroaren 21ean (18:00-19:30) mutxiko dantza ikastaldia Urruñako ikastolan. Azaroaren 22an (10:00-12:00) autodefentsa tailerra Ama Birjina Sortzez Garbia eskolan. Azaroaren 29an (10:00 edo 11:00), street game:"Urruñako sekretua", Maita Kultura elkarteak antolaturik. Azaroaren 31n, Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka.
Urgaina gaztetxearen lehen urteurrena
Bada urtebete Urgaina gaztetxea ideki zutela Bixikineko eremuan, eta horren kari, hilaren 29an, larunbatez, era guzietako ekitaldiak eginen dituzte: pala txapelketa (13:00-19:00) Bixikineko frontoian, izen-emateak urriaren 12a aitzin. Kontzertuak (18:30), Kalume, Lukiek eta DJ Barbutxekin. Zorionak gaztetxeari, ospakizun on eta anitz urtez!
Bingo umoretsua
Azaroaren 31n, igandez (17:00), Posta gelan, bingoa izanen da baina besta, musika, dantza eta umorearekin, Maita Kultura elkarteak antolaturik. Dena euskaraz, Yougurina Borova euskaldun berria eta Aurori Badiola euskaldun zaharra, konta-kontari, euren arteko gaizki ulertuak, hitzak, anekdotak… azalduz. Adin guzientzat eta euskara ikasten duten maila guzientzat. Prezioa: 5 euro. Izena ematea beharrezkoa da, Maita Kulturara: maitakult@gmail.com.
Mutxiko ikastaldia ikastolan
Azaroaren 21ean, ostiralez, mutxiko ikastaldia eginen dute herriko ikastolan (18:00-19:30). Deneri idekia. Haurrak 9 urtetik goiti. Parte hartzea: 8 euro.
Ganbera hustea Untxin eskolan
Hilaren 30ean, igandearekin, ganbera hustea eginen dute Zokoako Untxin eskolan, Zokoako Xinaurriak elkarteak antolaturik (9:00-17:00). 12 euro pertsona bakoitzeko laguntza gisa.











